Ireki menu nagusia

Antonio Maria Labaien Toledo (Tolosa, Gipuzkoa, 1898ko urtarrilaren 12a - ib., 1994ko urriaren 12a) euskal idazlea eta politikaria izan zen. Euskarazko lehen antzerkilaria izan zelako da gehienbat ezagutua. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian Tolosako alkate izan zen.

Antonio Maria Labaien
Antonio Maria Labaien.jpg
Bizitza
Jaiotza Tolosa1898ko urtarrilaren  12a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Tolosa1994ko urriaren  12a (96 urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Izengoitia(k) Ibargi, Etxekorena, Aspaldik eta Ibalan
Literaturaren Zubitegiko fitxa 276

Gaur egun bere jaioterriko kultur-etxeak bere omenez Antonio Maria Labaien Kultur Etxea izena darama.

BizitzaAldatu

Antonio Maria Labaien 1898. urtean jaio zen Tolosan. Hiri honetako Eskolapioetan egin zituen ikasketak, eta, ondoren, Zaragozako Komertzio Eskola Nagusian bukatu zituen. Handik bueltan, familiako inprenta enpresan hasi zen lanean, eta, urte askoan, bertako nagusi izan zen.

PolitikaAldatu

Bere ideia abertzaleak zirela eta, 1931n Tolosako zinegotzi hautatu zuten, EAJ-PNV bere alderdiagatik. Bi urte ondoren hiri honetako alkate izatera iritsi zen, eta horregatik frantziako Sara herrian erbesteratu zen gerra zibila zela eta. Zortzi urteren hondoren iritsi ziren beren herrira. Lehenago, 1937 urtean, bere alderdiko ordezkari izan zer Londresko "Naciones y Estados" zelako kongresuan. Euskaltzaindiako partaide ere izan zen.

Musika eta mendizaletasunaAldatu

Antzerkiaz gainera, Antonio Labaien musikan ere ezaguna egin da. Frantzian biolina ikasi zuen, eta instrumentu honi buruzko hainbait liburu idatzi zituen. Ezagunena 1979 urtean argitaratutako Pequeña Historia del Violín en Tolosa da, hain zuzen.

Mendian ibiltzea ere atsegin zuen, nahiz Tolosan edo Frantzian. Uzturre mendira edo Sarako Lizune basora mahiz joaten zen, eta baita Aralarrera, bera baita han dagoen babes-etxearen egileetako bat. Bere naturarako maitasuna zela eta, Pyrenaica mendi-aldizkarian hainbat artikulu idatzi zituen.

Bi seme izan zituen, Carmen Sansinenearekin: Ramon Labaien (1928-2013), Donostiako alkatea eta politikari famatua, eta Matxin Labaien (1931) margolaria eta idazlea.

LanakAldatu

Antzerkia da, ordea, Antonio Labaien-en artea. Esan daiteke bera izan zela euskarazko genero honen aita, eta bere bizitzan zehar hainbat lan idatzi zituen.

SaiakeraAldatu

AntzerkiaAldatu

BibliografiaAldatu

EraikinakAldatu

Kanpo loturakAldatu