Ireki menu nagusia

René Lacoste (Paris, Frantzia, 1904ko uztailaren 2a - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1996ko urriaren 12a) tenislaria izan zen. Krokodilo goitizena zuen. Jaiotzez paristarra eta jatorriz Donibane Lohizuneko familia batekoa[1].

René Lacoste
René Lacoste.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1904ko uztailaren  2a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Donibane Lohizune1996ko urriaren  12a (92 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Simone de la Chaume Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak tenislaria, ekintzailea, tenis entrenatzailea eta moda-diseinatzailea
Tenis
Jokaera eskuina
Bakarka i/g 76–10
 
Jasotako sariak

1927, 1928 eta 1929an Davis Kopa irabazi zuen Frantziako tenis-taldeko lau tenislari mitikoetako gazteena zen. 1926 eta 1927an munduko tenislaririk onena eta hurrengo bi urteetan bigarrena izan zen. Hiru aldiz irabazi zuen Roland Garros txapelketa (1925, 1927 eta 1929an), bi aldiz Wimbledongoa (1925 eta 1928an) eta bi aldiz Forest Hillsekoa (1926 eta 1927an). Bikoteka ere hiru aldiz irabazi zuen Roland Garros txapelketa (1924, 1925 eta 1929an) eta behin Wimbledongoa (1925ean), Jean Borotrarekin batera.

Tenislari bikain honek 1929an utzi zion lehiaketetan parte hartzeari. Harrezkero, bere ospe handiari esker arrakasta handiz merkaturatu ahal izan zituen bere izeneko jantziak, krokodiloa ikur gisa daramatenak.

ErreferentziakAldatu

  1.   «Lacoste eta bere krokodilo famatua» www.ikasbil.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-12 .


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: René Lacoste