Piero della Francesca
Piero della Francesca (Sansepolcro, c. 1415 – ib., 1492ko urriaren 12a) goiz Pizkundeko margolaria izan zen. Giorgio Vasariren arabera, matematikaria ere zen. Egun, artea estimatzen zaio batik bat. Margolanetan, forma geometrikoak eta perspektiba ditu ezaugarri nagusiak, humanismo barearen ukituarekin. Bere lanik ospetsuena, Toscanako Arezzo hirian dagoen Gurutzearen egiazko istorioa-ri buruzko freskoen multzoa da.
Piero della Francesca | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sansepolcro, 1415 |
Talde etnikoa | Italiarra |
Heriotza | Sansepolcro, 1492ko Urriaren 12a (76/77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Irakaslea(k) | Antonio di Anghiari (en) ![]() Domenico Veneziano |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, matematikaria, art theorist (en) ![]() |
Lantokia(k) | Arezzo Ferrara Florentzia Monterchi Perugia Rimini Erroma Sansepolcro eta Urbino |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Early Renaissance (en) ![]() |
Genero artistikoa | margolaritza erlijiosoa |
![]() ![]() ![]() |
Bizitza Aldatu
1439an Domenico Venezianorekin aritu zen lanean Florentziako Santa Maria Nuova erietxean. Han Donatelloren eta Luca della Robbiaren irudigintza, Brunelleschiren arkitektura eta Masaccio eta Fra Angelicoren pintura aztertu zituen. Bere sorterrian (1445-1462, Miserikordiaren poliptikoa; 1462, Bezpizkundea), Arezzon (bertan dago haren maisu obra, Gurutzearen egiazko istorioa pintura sail osoa, 1452-1466), Ferraran, Erroman, Urbinon (Bramante izan zuen ikasle) eta Riminin egin zuen lan. Oso ezaguna da Federico da Montefeltro, Urbinoko dukeari egin zion erretratua.
Azken urteetan perspektibari eta geometriari buruzko obrak idatzi zituen: De Prospectiva pingendi («Perspektiba pinturan») eta De quinque corporibus regularibus («Bost gorputz erregularrei buruz»). Italiako Errenazimentuko artistarik handienetakoa izan zen.
Irudi galeria Aldatu
-
Hizketaldi sakratua, 1472, Brerako pinakoteka, Milan
-
Jesukristoren bataioa, 1448-1450, National Gallery, Londres
-
Jesukristoren zigorkatzea, 1455, Galleria Nazionale delle Marche, Urbino
-
Jesukristoren berpizkundea, 1463-1465, Museo Civico Sansepolcro
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/11/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak Aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piero della Francesca |
- (Italieraz) Museo Civico Sansepolcro, museocivicosansepolcro.it