Kisho Kurokawa

Kisho Kurokawa (japonieraz: 黒川 紀章 Kurokawa Kishō?) (Kanie, Aichi, 1934ko apirilaren 8a - Tokio, 2007ko urriaren 12a) japoniar arkitektoa izan zen.

Kisho Kurokawa
黒川紀章.jpg
Bizitza
JaiotzaKanie (en) Itzuli1934ko apirilaren 8a
Herrialdea Japoniar Inperioa
 Japonia
HeriotzaKawadachō (en) Itzuli2007ko urriaren 12a (73 urte)
Hobiratze lekuaBaisō-in (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
pankreako minbizia
Familia
AitaMiki Kurokawa
Ezkontidea(k)Ayako Wakao
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKyotoko Unibertsitatea
Tokioko Unibertsitatea
Tōkai Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Irakaslea(k)Kenzo Tange
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, pentsalaria, enpresaburua eta militante politikoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaMetabolismoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaQ11392729 Itzuli

Find a Grave: 23130144 Edit the value on Wikidata
Udaleko Arte Museoko sarrera, Nagoya

Tokion egin zituen arkitekturako ikasketak (1957). 1960an, Kenzo Tange eta Fumihiko Makirekin batera, Metabolistak izeneko talde bat sortu zuen. Talde hark filosofia- eta arkitektura-molde berritzailea bultzatzen zuen: tradizioa hausten saiatzen ziren, eta aldaketa erradikalak proposatzen zituzten. Dena dela, zenbait lan arrakastatsuren ondoren (EXPO 70, Osakan), taldea desegin egin zen. Lehen begi-kolpean Kurokawaren obrak arraroa, bitxia, zaila eta apetatsua eman dezake, baina ongi pentsatutako arkitektura da, esanahiz eta sinbolismoz betea. Ez dauka zerikusirik tradizionalismoarekin, eta ez du arkitektura-obraren osagarri izan daitezkeen beste adierazpen artistikoen laguntza ukatzen. Horren adibide argi bat Nagoyako Udaleko Arte Museoa da (1987). Museo horretan eta beste eraikin askotan, Kurokawak engawa kontzeptua erabiltzen eta ikertzen du; izen hori ematen zaio aldi berean publikoa eta pribatua den espazio mistoari. Baina Kurokawak tradizioa ukatzeaz gainera, arkitektura modernoa kritikatzen zuen. Haren ustez, arkitektura modernoa herri eta eskualde guztientzat unibertsala izan nahi zuen mendebaldeko arkitekturaren mendean zegoen, eta benetako arkitekturak eta kultura modernoak herrialde guztien kulturaren eta arkitekturaren elkar-hartzearen eta sintesiaren ondorio izan behar luke. Lan aipagarrienak: Nakagin Kapsula Dorrea (1972, Tokio); Arte Modernoko Museoa (1982, Urawa), Udaleko Arte Museoa (1987, Nagoya); Gaurko Artearen Museoa (1988, Hiroshima).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kisho Kurokawa