Ireki menu nagusia

Richard Meier (Newark, New Jersey, 1934ko urriaren 12 − ) arkitekto estatubatuarra da.

Richard Meier
Meier 002-1.JPG
Bizitza
Jaiotza Newark1934ko urriaren  12a (84 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Alemania
Hezkuntza
Heziketa Cornell University College of Architecture, Art, and Planning Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa eta eskultorea
Lan nabarmenak Getty Center Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Académie d'architecture Itzuli
www.richardmeier.com/
MACBA, Oraingo Artearen Museoa, Bartzelona
Udaletxea eta Liburutegi Nagusia, Haga, Herbehereak

Cornell Unibertsitatean arkitektura ikasi eta hainbat agentziatan lan egin zuen, hala nola Skidmore, Owings and Merrill ezagunean, 1963 urtean agentzia propioa ireki zuen arte, New York hiriko bere apartamentuan.

Arkitekto eraikitzaile izateaz gain, arkitektura irakatsi du Cooper Union delakoan (1962-73), Yale unibertsitatean (1975-77) eta Harvard unibertsitatean (1980-81).

Hasiera-hasieratik Meierrek ildo zuzen eta jakin bat jarraitu du bere proiektuetan, modak alde batera utzita ideia sendo bertsuei eutsiz. Meierren estiloa oso markatua da, garrantzi handia ematen baitio lerroen garbitasunari, argiari, espazioari eta guztia biltzen duen harmoniari. Ia haren eraikin guztiak zuriak dira, kolorerik puruena delako, beste koloreak batzen baititu eta egunean zehar tonalitatea aldatzeko gai delako.

Meierrek berak dioen bezala, Le Corbusierren arkitekturak eragin handia izan du bere lanetan, Frank Lloyd Wright. arkitektoarekin batera. Hala ere, arkitektura denboran zehar aldatuz doan bidea izanik, hainbat arkitektok eta estilok besteengan eragina izan eta izango dutela ere dio.

1984 urtean Pritzker Saria jaso zuen.

Lan garrantzitsuakAldatu

  • 1973 : Douglas etxea, Harbour Springs, AEB
  • 1976 : Atheneum, New Harmony, Indiana, AEB
  • 1983 : High Arte Museoa, Atlanta, AEB
  • 1983 : Giovannitti etxea, Pittsburgh, AEB [1]
  • 1984 : Arte Dekoratzaileen Museoa, Frankfurt, Alemania
  • 1992 : Canal+ enpresaren egoitza nagusia, André Citroën kaia, Paris [2]
  • 1995 : Udaletxea eta Liburutegi Nagusia, Haga, Herbehereak [3]
  • 1995 : Oraingo Artearen Museoa (MACBA), Bartzelona [4]
  • 1997 : Getty Center museoa, Los Angeles, AEB [5]
  • 2000 : Justizia Jauregia (Sandra Day O'Connor United States Courthouse), Phoenix, Arizona [6]
  • 2003 : Dives in Misericordia eliza, Erroma
  • 2004 : Frieder Burda bilduma, Baden-Baden, Alemania [7]

Kanpo loturakAldatu