Juan José Castelli (Buenos Aires, Peruko Erregeorderria, Espainiar Inperioa, 1764ko uztailaren 19a - Buenos Aires, 1812ko urriaren 12a) platatar abokatua izan zen, Maiatzeko Iraultzan eta Argentinako Independentzia Gerran nabarmendu zena.

Juan José Castelli

bokal

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1764ko uztailaren 19a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1812ko urriaren 12a (48 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tongue cancer (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSan Frantzisko Xabierko Unibertsitatea
Colegio Nacional de Buenos Aires (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaCarlotism (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Juan José Castelli Buenos Airesen jaio zen 1764ko uztailaren 19an. Zuzenbide ikasketak egin zituen Charcasko Unibertsitatean. 1791n Buenos Airesera itzuli zenean, politika- eta ekonomia-ideia berriak zabaldu zituen. Talde iraultzaileekin bat eginez, britainiarren laguntza eskatu zuen, Espainiaren aurka borrokatzeko eta Argentinaren independentzia lortzeko. 1810eko Maiatzeko Iraultzako buruetako bat izan zen.

1810eko ekainean, batzar iraultzaileak Peru Garaiko espedizio laguntzailea antolatzeko agindu zion. Azaroaren 7an, Espainiar armada erregezalea garaitu zuen Suipachako guduan. Potosí hartu ondoren, Espainiaren aldeko buruzagi batzuk fusilatu zituen. Huaquiko gudua galdu zuen 1811ko ekainaren 20an. Horren ostean, Buenos Airesko batzarrak itzultzeko agindu zion. Lehen Triunbiratuak auzipetu zuen, Huaquiko hondamendiaren erantzukizuna egotzirik. Epaia eman aurretik hil zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu