Ralph Vaughan Williams

Ralph Vaughan Williams (Down Ampney, 1872ko urriaren 12a - Londres, 1958ko abuztuaren 26a) ingeles musikagilea, zuzendaria eta organo-jotzailea izan zen.

Ralph Vaughan Williams

Bizitza
JaiotzaDown Ampney (en) Itzuli1872ko urriaren 12a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1958ko abuztuaren 26a (85 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
AitaArthur Charles Vaughan Williams
AmaMargaret Vaughan Williams
Ezkontidea(k)Adeline Maria Fisher  (1897ko urriaren 9a -
Ursula Vaughan Williams  (1953 -
Familia
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
Royal College of Music
Charterhouse eskola
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Charles Villiers Stanford
Charles Hubert Hastings Parry
Walter Parratt (en) Itzuli
Max Bruch
Charles Wood
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, classical composer (en) Itzuli, koreografoa, organista, pedagogoa, musikologoa eta soinu banda konpositorea
Enplegatzailea(k)Birkbeck, University of London (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoamusika klasikoa
opera
sinfonia
Musika instrumentuaorganoa
DiskoetxeaDecca (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

rvwsociety.com
IMDB: nm0891002 Allocine: 138972 Allmovie: p166102
Spotify: 7wNkISK49lKeXuRaZcQVFe Musicbrainz: 4f3b96ed-f1f1-4a68-be73-0e0657837096 Songkick: 537937 Discogs: 662168 IMSLP: Category:Vaughan_Williams,_Ralph Allmusic: mn0000204681 Find a Grave: 18885 Edit the value on Wikidata
Ralph Vaughan Williams

Cambridgeko Unibertsitatean eta Royal College of Musicen egin zituen ikasketak, Parry, Charles Wood, Alan Gray eta Stanfordekin. Geroago, Alemanian, Bruchen ikasle izan zen, eta Parisen Ravelena. 1890. urte inguruan, Ingalaterrako herri-kantak biltzen aritu zen. Ingeles abertzaletasunarekin bat egin zuen, eta 1904. urtean English Folk Song Society taldean sartu zen. Bestalde, XVI. mendeko ingeles musikagile handiak biziki miretsi zituen, Thomas Tallis eta Wiliam Byrd, adibidez, eta bere lanetan mende hartako moldeak eta erritmoak erabili zituen. Haendelen ondorengo lehen ingeles musikagile bikaintzat hartu izan da Vaughan. Lan nagusiak ditu, besteak beste, operen artean The Shepherds of the Delectable Mountains (1921-1922), Hugh the Drover (1924), Sir John in Love (1925-1929), Riders to the Sea (1925-1932), The Poisoned Kiss (1927-1929) eta The Pilgrim´s Progress (1925-1936); sinfonien artean Sea (1909), London (1914), eta Pastoral (1924); musika-tresnetarako idatzitako musikaren artean Norfolk Rapsody (1906), Fantasia on a Theme by Thomas Tallis (1910), Greensleves (1934) eta Lark Ascending (1914-1920); Job, a Masque for Dancing balleta (1927-1930), eta eliza, koru eta filmetarako musika.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ralph Vaughan Williams