Adu Ares

Futbolari bizkaitarra
Malcom Ares» orritik birbideratua)

Malcom Abdulai Ares Djaló, edo futbolean Adu Ares, (San Adrian, Bilbo, Bizkaia, 2001eko urriaren 12a) Euskal Herriko futbolaria da. Aurrelari lanetan aritzen da Athletic Cluben. Ama euskalduna du eta aita Ginea-Bissaukoa. Bilboko San Adrian auzoan jaioa zen. Álvaro Djaló bere lehengusua SC Bragako futbolaria da.[1]

Adu Ares

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMalcom Abdulai Ares Djalo
JaiotzaBilbo2001eko urriaren 12a (22 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Deustu Kirol Elkartea2007 / 2011
Danok Bat2011 / 2015
Indautxu Kirol Elkartea2015 / 2017
Santutxu Futbol Kluba2017 / 2020
Santutxu Futbol Kluba2020 / 2021240
Baskonia Kirol Kluba2021 / 2022152
Bilbao Athletic2021 / 20234810
Athletic2022 / 90
Euskal Herriko futbol selekzioa2024 / 10
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Lateralitateaeskuina
Altuera1,83 metro

Instagram: aduares10 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Hasierako taldeak eta Lezamara iristea aldatu

Adu Ares Danok Bat Bilboko futbol taldean hasi zen, alebinen eta haurren artean, gero Indautxun jokatu zuen eta, gaztetan, Santutxu taldera joan zen.

2020-2021 denboraldian Santutxurekin jokatu zuen Hirugarren Mailan, orduan Athletic-en arreta erakarri zuen, 2021eko uztailean,19 urte zituela, Baskonian hasi zen Athletic-ek Hirugarren Mailan duen talde babestuan. Handik gutxira, oso ondo aritzen zenez, azaroaren 28an, Bilbao Athletic taldera pasatu zuten Coruña-ren aurka jolasteko. Urtarrilaren 22ko partidan bi gol sartu zizkion Extremadurari (3-0).

Patxi Salinasek, Bilbao Athleticeko teknikariak, Adu taldean jarraitzea erabaki zuen, eta, otsailaren 12an, filial zuri-gorriak irabazi zion Zamorari irabazi zioten (1-0), Aduren jokaldi itzel bati esker. Bi hilabete geroago, berdinketako gola lortu zuen Deportivoaren aurka (1-1). 11 Maiatzaren 15ean, markagailuan aurretik jarri zuen filiala, Ferrolen aurka berdinketan bukatuko zen partidan. Denboraldia filialaren golegile nagusi gisa amaitu zuen, sei tantorekin, nahiz eta lehenago Baskoniarekin hamabost partida jokatu zituen.[2]

Athletic Club aldatu

2022ko udan Ernesto Valverde entrenatzaileak erabaki zuen Adu Aresek Athletic-ekin egingo zuela aurredenboraldia.[3] Abuztuaren 15ean bertan Lehen Mailan egin zuen debuta, Iñaki Williamsen ordez, eta Mallorcaren aurka jokatu zuen San Mamesen (0-0).[4][5][6]

Kirol Ibilbidea aldatu

2024ko urtarrilaren 31an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Santutxu
 
3. 2020/21 24 0 - - - - - - - - 24 0
Denera 24 0 - - - - - - - - 24 0
Baskonia
 
3.F 2021/22 15 2 - - - - - - - - - - 15 2
Denera 15 2 - - - - - - - - - - 15 2
Bilbao Athletic
 
1.F 2021/22 19 6 - - - - - - - - - - 19 6
1.F 2022/23 28 4 - - - - - - - - - - 28 4
2.F 2023/24 1 0 - - - - - - - - - - 1 0
Denera 48 10 - - - - - - - - - - 48 10
Athletic
 
1. 2022/23 8 0 1 0 - - - - - - - - 9 0
1. 2023/24 - - - - - - - - - - - - - -
Denera 8 0 1 0 - - - - - - - - 9 0
Ibilbide osoan 95 12 1 0 - - - - - - - - 96 12

Tituluak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Braga, un equipo de 'guerreiros': Víctor Gómez, Abel Ruiz, Mario González y Álvaro Djaló» MARCA 2022-07-17 (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Adu Ares, del Santutxu al Athletic en un año» Athletic - El Correo 2022-08-16 (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).
  3. Iribar, Mikel O.. «Hasi dira lanean zuri-gorriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).
  4. «Adu Aresek debuta egin du Athletic Clubekin» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).
  5. Gallastegi, Haritz. «Grina ez da nahikoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).
  6. «Zutoinek eta Rajkovicek Athleticen ligako debuta zapuztu dute (0-0)» EITB 2022-08-15 (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).

Kanpo estekak aldatu