Stella Adler (New York, 1901eko otsailaren 10a - Los Angeles, Kalifornia, 1992ko abenduaren 21a) estatubatuar antzezle eta irakaslea izan zen. Antzezle handia izateaz gainera, Stella Adlerrek Interpretazio Kontserbatorioa sortu zuen, eta han Konstantin Stanislavskik asmatutako Method interpretazio-teknikaren arabera trebatu ziren Marlon Brando, Warren Beatty, Robert De Niro eta beste aktore handi batzuk.

Stella Adler

Bizitza
JaiotzaManhattan1901eko otsailaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles1992ko abenduaren 21a (91 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaJacob Pavlovich Adler
AmaSara Adler
Ezkontidea(k)Mitchell A. Wilson (en) Itzuli  1973)
Harold Clurman  (1943 -  1960)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HizkuntzakYiddisha
ingelesa
Irakaslea(k)Ryszard Bolesławski
Maria Ouspenskaya
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, antzerki aktorea eta interpretazio irakaslea
Lantokia(k)New York
Jasotako sariak

IMDB: nm0012245 Allocine: 134619 Rottentomatoes: celebrity/stella_adler Allmovie: p396 IBDB: 29413
Find a Grave: 7082576 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Yiddish hizkuntzako antzezle-familia batean sortu zen, eta lau urterekin hasi zen bera ere antzezten, baina Group Theatre talde esperimentalarekin egin zen ezagun. Irakasteaz landa, Adlerrek hainbat antzerki-lan zuzendu zuen New Yorken; antzezle moduan aritu zen Lover on Toast (1938), Shadow of the Thin Man (1941) eta My Girl Tisa (1948) filmetan, eta lehen antzezle gisa, berriz, He Who Gets Slapped (1946) eta Oh Dad, Poor Dad, Mama´s Hung You in the Closet and I´m Feelin´ So Sad (1961) antzerki-lanetan. 1988an, Stella Adler on Acting («Stella Adlerrek antzezteari buruz») liburua argitaratu zuen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stella Adler