Laura Ingalls Wilder

estatubatuar idazlea

Laura Elizabeth Ingalls Wilder (Pepin konderria (Wisconsin), Ameriketako Estatu Batuak, 1867ko otsailaren 7a - Mansfield (Missouri), 1957ko otsailaren 10a) estatubatuar idazlea izan zen. Bere lanik ezagunena Little House on the Prairie (Larreko etxe txikia) haurrentzako literatura seriea izan zen, 1932tik 1943ra argitaratua. Bere haurtzaroko amerikar aitzindarien bizitzan oinarritutako liburuak dira.[1][2][3][4][5][6]

Laura Ingalls Wilder

Bizitza
JaiotzaPepin konderria (Wisconsin)1867ko otsailaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaMansfield (Missouri)1957ko otsailaren 10a (90 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaCharles Ingalls
AmaCaroline Ingalls
Ezkontidea(k)Almanzo Wilder (en) Itzuli  (1885 -  1949)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, irakaslea, erreportaria, kazetaria, haur literatura idazlea eta autobiografialaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza kongregazionala
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0928598 IBDB: 505850
Musicbrainz: 617a78f3-22e5-41b3-89d0-041bbec5041b Discogs: 4402896 Find a Grave: 1625 Edit the value on Wikidata

1970 eta 1980ko hamarkadako Little House on the Prairie (Larreko etxe txikia) telesaila bere liburuetan oinarritu ziren. Fikzio horretan Melissa Gilbert aktoreak egin zuen Laura Ingallsen papera, eta Michael Landon aktoreak bere aitarena.

Biografia aldatu

Laura Elizabeth Ingalls Pepin konderritik (Wisconsin) gertu jaio zen, Wisconsineko "Baso handiak" delakoan.[7] Charles Phillip Ingalls eta Caroline Lake Quiner (Caroline Ingelles) senar-emazteen bigarren alaba izan zen. Wilder familia Delano familia zaharretik zetorren. Familia horretakoak izan ziren Franklin Delano Roosevelt presidentea eta beste pertsonaia ospetsu batzuk. Wisconsinen bizi izan ondoren, Ingalls familia mendebalderantz joan zen Kansas, Minnesota eta Dakotako estatuetan barrena. Laura ikasle bikaina eta argia zen, baina, familiaren bizitza ibiltariaren ondorioz, tarteka eta modu irregularrean eskolaratu zen.

 
Laura Ingalls eta Almanzo Wilder, 1885ean

Hamazortzi urterekin, 1885eko abuztuaren 25ean, Almanzo James Wilderrekin ezkondu zen Dakotako lurraldean. 200 hektareako finka erosi zuten eta pixkanaka handitu zuten; hogei urte geroago 800 hektarea izatera iritsi ziren.

Alaba bat izan zuten, Rose Wilder Lane, eta gero seme bat 1889an, lasterrera hil zena. Ondoren, zorigaitzak kateatu baino ez ziren egin: Almanzo difteriaz gaixotu zen eta partzialki hankaz paralitiko geratu zen. Handik gutxira, suak etxea eta landetxea kontsumitu zituen. Eta lehorte-urte askoren ondorioz, zorpetuta bizi ziren. Wilder familia ez zen gai bizimodua aurrera ateratzeko. Horregatik urtebetez geratu ziren Almanzoren gurasoen etxean, Spring Walley-n (Minnesota), berrezarri ahal izan ziren arte. 1891n, Westville-n jarri ziren, Holmeseko konderrian (Florida). Han, Lauraren lehengusu bat bizi zen. Almanzoren osasuna hobetzeko asmoz, baina hark berotasuna eta hezetasuna jasaten ez zuenez, Hegoaldeko Dakotako lautadetara itzuli behar izan zuten, De Smet-era, eta han etxe txiki bat erosi zuten. 1894an Mansfielden, Missourin, finkatu ziren behin betiko. Lursail bat erosi eta Rocky Ridge Farm izeneko etxea eraiki zuten. Han, hegaztiak eta fruta-arbolak zituzten diru-iturri. Laura Missouri Ruralist eta beste aldizkari batzuetarako artikuluak idazten hasi zen, eta Rose Wilder Lane alabak komentzitu zuen bere memoriak idazteko.

 
Laura Ingalls Wilder

Idazle aldatu

1932an Little House on the Prairie (Larreko etxe txikia) izeneko nobela autobiografikoak idazten hasi zen. Esaten da idazteko lehen ideia amarengandik etorri zela. Aitonak ere, emaztea hil ondoren, liburu bat idatzi zuen.

Laura Ingalls laurogeita hamar urterekin hil zen, 1957an.

Fikzioan aldatu

1970eko hamarkadako telesailean, Little House on the Prairie (Larreko etxe txikia) Laura Ingalls Melissa Gilbert aktoreak interpretatu zuen.

Lanak aldatu

Little House on the Prairie (Landako etxe txikia) aldatu

  • Little House in the Big Woods - Basoko etxea, 1932.
  • Farmer Boy - Hamar urteko baserritar bat, 1933.
  • Little House on the Prairie - Landako etxe txikia, 1935.
  • On the Banks of Plum Creek - Plum ibaiaren ertzean, 1937.
  • By the Shores of Silver Lake - Plata lakuko ertzean, 1939.
  • The Long Winter - Negu luzea, 1940.
  • Little Town on the Prairie - Landako herri txikia, 1941.
  • These Happy Golden Years - Urte onak, 1943.
  • The First Four Years - Lehen lau urteak, 1971, hil ondoren argitaratua.

Iruditegia aldatu


Erreferentziak aldatu

  1. «Biografía de Laura Ingalls Wilder (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  2. (Ingelesez) TheCelebrityDeaths. (2020-05-23). «Laura Ingalls Wilder's Death - Cause and Date» The Celebrity Deaths (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  3. «Laura Ingalls Wilder - Biografía de Laura Ingalls Wilder» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  4. (Gaztelaniaz) «La trama oculta de la historia de “La familia Ingalls”: abuso doméstico, triángulos amorosos y un padre alcohólico» infobae 2020-05-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  5. (Gaztelaniaz) «La controvertida historia de Laura Ingalls Wilder, la autora de “La familia Ingalls”» La 100 2020-08-08 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  6. (Ingelesez) «Laura Ingalls Wilder - Books, Quotes & Family» Biography 2020-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  7. Biografía de Laura Ingalls Wilder en Wisconsin Historical Society. .

Kanpo estekak aldatu