Heinrich Lenz
Heinrich Friedrich Emil Lenz (errusieraz: Эмилий Христианович Ленц; Dorpat, 1804ko otsailaren 24agreg./otsailaren 12ajul. - Erroma, 1865eko otsailaren 10a) fisikari errusiar bat izan zen, Baltikoko alemaniarra hain zuzen, 1833an bere izenez ezaguna den Lenzen legea argitaratzeagatik ospetsua. Lenz-en legeak ondorengoa dio:
Heinrich Lenz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tartu, 1804ko otsailaren 12a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Erroma, 1865eko urtarrilaren 29a (juliotar egutegia) (60 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Familia | |
Aita | Christian Heinrich Friedrich Lenz |
Ama | Q124837382 |
Ezkontidea(k) | Q114903257 |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Imperial University of Dorpat (en) |
Hizkuntzak | errusiera alemana |
Irakaslea(k) | Georg Friedrich Parrot (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, ingeniaria, asmatzailea eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | San Petersburgo Helsinki eta Tartu |
Enplegatzailea(k) | San Petersburgoko Unibertsitate Inperiala Mikhailovsky Artillery School (en) Saint Peter's School (en) Main Pedagogical Institute (en) San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Zientzien Errusiar Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Prusiako Zientzien Akademia Accademia delle Scienze di Torino |
"Induzituriko korrontearen noranzkoa korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiteari dagokiona da."
Gorputzek beren tenperaturaren arabera duten eroankortasunari buruz ere ikerketa esanguratsuak egin zituen eta 1843an bi hauen arteko erlazioa aurkitzea lortu zuen, beranduago James Prescott Joule fisikari ingelesak zabaldu eta osatuko zuena. Hori dela eta, Joule efektua izenez da ezaguna.
Gaur egungo Estonian jaioa, 1820an bigarren hezkuntza amaitu ondoren, kimika eta fisika ikasteari ekin zion Tartuko Unibertsitatean, bere jaioterrian. Otto von Kotzebuerekin egin zuen bere hirugarren munduan zeharreko bidaia 1823tik 1826ra bitartean. Bidaian zehar, Lenzek baldintza klimatikoak eta itsasoko uraren propietate fisikoak ikasten jardun zuen, eta 1831. urtean elektromagnetismoa ikasteari ekin zion. Bidaiaren ostean, Lenz San Petesburgoko Unibertsitatean hasi zen lanean, Matematika eta Fisikako Dekano bezala 1840 eta 1863 urteen artean.
Jada izendatuta dagoen Lenz-en Legearen ondorioz Faradayren legea osatu zen. Hori dela eta, Faraday-Lenz legea bezala ere ezagutzen da, arazoaren aurrean eginiko esfortzuari ohore eginez.