Hungariera

hizkuntza

Hungariera edo magyarrera[1] (magyar nyelv; hungariarren berezko izenetik eratorri zen – magyarok (mottorok gutxi-gorabeherako ahoskerarekin) uraldar hizkuntza bat da, ugriar adarrekoa, mansiera eta khantierarekin batera.

Mintzatzea hungarieraz
Hungariera / Magyarrera
magyar nyelv — magyar
Rozsireni madarstiny.PNG eta Dist of hu lang europe.svg
Datu orokorrak
Lurralde eremua Hungaria eta zenbait lurralde Errumania, Eslovakia, Serbia, Ukraina, Kroazia, Austria eta Eslovenian
Hiztunak 13 milioi
Rankinga 57
Ofizialtasuna Hungaria, Europar Batasuna, Eslovenia (eskualde hizkuntza), Serbia (eskualde hizkuntza), Austria (eskualde hizkuntza), hainbat udalerritan Errumania, hainbat eskubide Ukraina, Kroazia eta Eslovakian
Eskualdea Europa Erdialdea
UNESCO sailkapena 1: ziurra
Araugilea Hizkuntzalaritzako Ikerketa Institutua Hungariako Zientzia Akademian
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia ordena libreko hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza eranskaria, subjektua aditza objektua eta silabadun hizkuntza
Denbora gramatikalak orainaldia eta lehenaldia
Modu gramatikalak indikatiboa, baldintzazko modua eta agintera
Genero gramatikalak baliorik ez
Kasu gramatikalak nominatiboa, akusatiboa, datiboa, instrumental-comitative case (en) Itzuli, causal-final case (en) Itzuli, traslatiboa, terminatiboa, essive-formal case (en) Itzuli, essive-modal case (en) Itzuli, inesiboa, superessive case (en) Itzuli, adesiboa, ilatiboa, sublative case (en) Itzuli, adlatiboa, elatiboa, delative case (en) Itzuli, ablatiboa, banakaria, multiplicative case (en) Itzuli, distributive-temporal case (en) Itzuli, denborazko kasua, soziatiboa eta formal case (en) Itzuli
Alfabetoa Hungarian alphabet (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 hu
ISO 639-2 hun
ISO 639-3 hun
Ethnologue hun
Glottolog hung1274
Wikipedia hu

Haren beste ahaideak Europan, adibidez, finlandiera eta komiera dira. XIX. mendearen amaiera arte hungarieraren ahaidetasuna beste uraldar hizkuntzekin zalantzan jarrita zegoen, haren lexikoan jatorri ezezaguneko hitz asko daudelako, baina Errusiako uraldar hizkuntzetan –komiera, udmurtera, mokxera, mariera– hungarierazko erroekin ahaidetasuna duten erro asko aurkitu zituzten.

Morfologiari dagokionez, hizkuntza eranskaria da, beste ugrofinlandiar hizkuntza guztiak bezala. Fonetikari dagokionez, bokal asko ditu eta bokalen iraupena oso garrantzitsua da, horrek hitzen esanahia alda dezakeelako.

Hiztunen kopuru esanguratsua duen Europako hizkuntza ez indoeuropar bakanetakoa da: 12-15 milioi bat hiztun ditu, batik bat Hungarian, bai eta Errumanian, Eslovakian, Serbian, Ukrainan, Kroazian, Austrian eta Eslovenian ere. Estatu horietan guztietan hizkuntza ofiziala da, bai eta Europar Batasunean ere.

EtimologiaAldatu

«Magyar» (Моgor antzinako hungarieran) hitzak bi zati ditu: lehenengoa –mōś– mansiarren berezko izenarekin alderatzen da eta agian uraldar *mańćɜ «gizaki, gizon» hitzetik eratorri zen. Bigarren osagaiaren jatorria ezezaguna da, baina agian finlandiar yrkö «gizon» hitzarekin ahaidetasuna du.

HistoriaAldatu

Duela 900-1000 urte gutxi gorabehera, hungariarrek Siberia eta Ural utzi zituzten eta Panoniako ordokitaraino joan ziren bizitzera, baita Transilvaniaraino ere. Eslaviarren etorrera ez bezala, hungariarren etorrera nahiko berandu jazo zen. Hungariarrek borroka asko egin behar izan zuten: eslaviarren aurka hegoalde eta iparraldean, alemaniarren aurka mendebaldean eta errumaniarren aurka ekialdean; baliabideengatik borroka egin zuten. Horregatik, hizkuntzak —errumanierak bezala— eslaviarren hitz asko hartu zituen: egun, lexikoaren % 20 inguru osatzen dute. XII-XIII. mendeetan Hungariako Erresumak eslaviar lurraldeen zatia menperatu zuen.

1526 urtean Hungariak otomandarren aurkako guda galdu zuen eta, beraz, Hungariako Erreforma protestantea, 150 urte iraun zuena, jazo zen; horrek hungarierazko inprimatutako literaturaren agerpena eragin zuen. «Hungarieraren ortografia» hizkuntza hartan inprimatutako lehen lana izan zen.

1541-1699 urteetan, hungariar gehienak Turkiaren menpean bizi izan zirenez, turkieraren eragina gora egin zen. Transilvania, berriz, lurralde erdi-burujabe bihurtu zen.

Austriar inperioaren zatia bihurtu ostean, Hungariak errepresioa jasan zuen eta alemanak eragin bizia izan zuen hungarieran, baina Austria-Hungariako inperioaren garaian hungariera hizkuntza ofiziala bihurtu zen. 1867-1918 hungarieraren «urrezko urteak» dira, urte horietan hiztunen kopuruak indar handiz gora egin zuelako (adibidez, 1915an hungariarrak ez zirenen artean hiztunen kopurua % 15,3 zen eta 1880an, % 5,6). Transilvaniako hiri askotan hungarieraz hitz egiten zuten bakarrik (Cluj-Napocan, adibidez). Garai horretan nazio askotako jendeak hungariera ikasten zuen: juduek, alemaniarrek, errumaniarrek, eslovakiarrek, serbiarrek, kroaziarrek etab.

1918 urtearen ostean hungarieraren erabilera, berriz, larriki murriztu zen eta gaur egun hungariera Hungaria, Transilvania, Voivodina, Eslovakia eta Transkarpatian nagusiki erabiltzen da.

IdazketaAldatu

Hungarieraren lehenengo idazketa errunak izan ziren (rovás írás, rovax irax ahoskatua), baina kristautasunaren onarpenaren ostean, hungariarrak latindar alfabetoa erabiltzen hasi zen. Gaur egun errunak edergai gisa bakarrik erabiltzen dira batzuetan.

Gaur egungo idazketa:

Hizkia Izena Hotsa
A a a [ɒ]
Á á á [a:]
B b [b]
C c [ʦ]
Cs cs csé [ʧ]
D d [d]
Dz dz dzé [ʣ]
Dzs dzs dzsé [ʤ]
E e e [ɛ]
É é é [e:]
F f ef [f]
G g [g]
Gy gy gyé [ɟ]
H h [h]
I i i [i]
Í í í [i:]
J j [j]
K k [k]
L l el [l]
Ly ly el ipszilon [j]
M m em [m]
N n en [n]
Ny ny eny [ɲ]
O o o [o]
Ó ó ó [o:]
Ö ö ö [ø]
Ő ő ő [ø:]
P p [p]
R r er [r]
S s es [ʃ]
Sz sz esz [s]
T t [t]
Ty ty tyé [c]
U u u [u]
Ú ú ú [u:]
Ü ü ü [y]
Ű ű ű [y:]
V v [v]
Z z [z]
Zs zs zsé [ʒ]
Maileguetan bakarrik erabiltzen direnak
Q q
W w dupla vé
X x iksz
Y y ipszilon

Hizkuntzaren ezaugarriak eta egituraAldatu

FonetikaAldatu

BokalakAldatu

Hungarierak 14 bokal ditu; finlandierak ez bezala, ez du diptongorik, diptongoidoak bakarrik (hau da, hots batzuk beste hots batzuen antzeko entzuten dira: ó, ő, ű hizkiak u-aren antzekoak izan daitezke eta é hizkia i-aren antzekoa izan daiteke). Ez du erredukziorik ere ez (hau da, bokal batzuk ahozko hizketan aldatzen edo ahoskatzen ez denean). Hungarierazko bokalak zehaztasun handiz ahoskatu behar dira.

Bokalak laburrak (a, e, i, o, ö, u, ü) edo luzeak (á, é, í, ó, ő, ú, ű) dira eta hungarieran bokalen iraupena oso garrantzitsua da: vad «basati» — vád «egozte»; tör «hausten du» — tőr «sastakai»; a/á eta e/é bikoteek ere irekitasun ezberdina dute.

Hungarierak, beste hizkuntza eranskari askok bezala (euskarak ez), singarmonismoa du, hau da, bokal guztiek hitz batean atzekoak (a, á, o, ó, u, ú) bakarrik edo aurrekoak (e, é, i, í, ö, ő, ü, ű) bakarrik izan behar dute: barnulásotokról, zöldülésetekről; horregatik atzizkiak hitzaren bokalen arabera aldatzen dira: falon «harresian», képen «irudian», tükrön «ispiluan».

KontsonanteakAldatu

Hungarierak kontsonante bigunak ditu (ny, euskarazko «ñ» «andereño» hitzean bezala ahoskatua, ty eta gy, hurrenez hurren, euskarazko «tt» eta «dd» bezala).

ProsodiaAldatu

Hungarierazko azentua beti lehenengo silaban dago (beste ugrofinlandiar hizkuntzetan bezala, udmurtera izan ezik).

MorfologiaAldatu

Morfologiari dagokionez, hungariera, euskara eta beste ugrofinlandiar hizkuntza guztiak bezala, hizkuntza eranskaria da.

IzenakAldatu

Izenek numeroak (singularra eta plurala), kasuak eta artikuluak (zehaztua eta zehaztu gabea) dituzte; ez dute generorik.

Plurala -k, -ok, -ak eta -ek atzizkien bidez adierazten da, barruko bokalen arabera: erdő «baso» — erdők «basoak»; madár «txori» — madarak «txoriak»; férfi «gizon» — férfiak «gizonak»; város «hiri» — városok «hiriak»; ember «gizon, gizaki» — emberek «gizonak, gizakiak, jende».

Jabetza, turkiar hizkuntzetan bezala, baina ez euskaran, atzizkien bidez adierazten da: könyvem «nire liburua»; könyved «zure liburua»; könyve «bere liburua».

Hungarierak kasu oso ugari ditu:

Hurrengo kasuak edozein hitzekin erabil daitezke
Kasua Atzizkiak Galdera Singularreko adibidea Pluralako adibidea Hungarieraz - euskaraz
Nominatiboa - Zer(k)? / Nor(k)? ház («etxe») házak («etxeak») Еz a ház magas. — «Etxe hau garaia da»
Akusatiboa -t/-at/-ot/-et/-öt Zer? Nor? házat házakat Vettem egy házat. — «Etxea erosi dut»
Inesiboa -ban/-ben Non (Zeren barruan)? házban házakban A család egy szép házban lakik. — «Sendia etxe ederrean bizi da»
Idlatiboa -ba/-be Nora (Zeren barrura)? / (Sartu) Non? házba házakba Lépj be a házba! — «Sartu etxean!»
Superesiboa -n/-on/-en/-ön Non (Zeren azaleran / gainean / kanpoko aldean)? házon házakon A házon meglátszott az idő vasfoga. — «Denboraren aztarnak etxearen kanpoko aldean ikusten dira»
Sublatiboa -ra/-re Nora (Zeren gainera / azalerara)? / (Eseri) Non? házra házakra Egy fehér galamb szállt a házra. — «Uso zuria etxearen gainean eseri zen»
Adesiboa -nál/-nél Non (Zeren ondoan)? háznál házaknál Megálltunk a háznál. — «Etxearen ondoan gelditu gara»
Adlatiboa -hoz/-hez/-höz Nora? házhoz házakhoz Odamentek a házhoz. — «Etxera hurbildu ziren»
Elatiboa -ból/-ből Nondik (Zeren barrutik)? házból házakból Kisétált a házból. — «Etxetik irten zen»
Delatiboa -ról/-ről Nondik (Zeren azaleratik / gainetik / kanpoko aldetik)? házról házakról A házról levették a zászlót. — «Etxearen gainetik bandera kendu zuten»
Zeri buruz? Sokat mesélt a házról. — «Etxeari buruz asko esan zuen»
Ablatiboa -tól/-től Nondik? háztól házaktól A háztól nem messze egy kutat találtam. — «Etxetik hurbil iturria aurkitu nuen»
Datiboa -nak/-nek Nori? háznak házaknak Búcsút intett a szülői háznak. — «Gurasoen etxeari agur egin zion»
GenItiboa -nak a/-nek a Norena? háznak a házaknak a Ennek a háznak a fala is üvegből volt. — «Etxe horren hormak beirazkoak dira»
Terminatiboa -ig Noraino? házig házakig Két és fél kilométer az iskolától a házig. — «Eskolatik etxeraino 2,5 kilometro ditugu»
Instrumental-komitatiboa -val/-vel Zerekin? házzal házakkal Mi legyen a házzal? — «Zer egin behar dut etxearekin?»
Esiboa-formalisa -ként Zertzat?Nortzat? házként házakként Ez a nyaraló családi házként van nyilvántartva. — «Baserri hau familia etxe gisa erregistratuta dago»
Translatibo-faktiboa -vá/-vé (Bihurtu) Zer / Nor? házzá házakká Közösségi ház alakult át az egykori mozi. — «Zinema etxe publikoa bihurtu zen»
Kausualitibo-finala -ért Zertarako? / Zergatik? házért házakért Mennyit fizettél a házért? — «Zenbat ordaindu zenuen etxeagatik?»
Hurrengo kasuen erabilera mugatuta dago
Kasua Atzizkiak Galdera / Funtzioa Adibidea Hungarieraz - euskaraz
Esibo-modala -ul/-ül Nola? / Zein hizkuntzaz? magyarul Hogy van ez magyarul? — «Hungarieraz nola esaten da hau?»
Formala -képp(en) Zein eran? másképpen Én másképpen oldanám meg a feladatot. — «Nik zeregina bestelako eran ebatziko nuke»
Tenporala -kor Noiz? / Non (denborari buruz)? tízkor A vonat tízkor érkezik. — «Trena hamarretan etorriko da»
Soziatiboa -stul/-stül Norekin batera? családostul Családostul költözött külföldre a magyar hegedűművész. — «Hungariar musikaria bere sendiarekin batera atzerrira joan da»
Distributiboa -nként Bakoitzarentzako fejenként A rafting ára fejenként 12000 Ft. — «Raftingaren salneurria 12000 forint da gizaki bakoitzarentzako»
Distributibo-tenporala -nta/-nte «-ero, (denbora)n behin» (denborari buruz) havonta A folyóirat havonta jelenik meg. — «Aldizkaria hilero argitaratzen da»
Lokatiboa -tt Non? Pécsett Felhőszakadás volt Pécsett és Pétervárott. — «Péts eta San Petersburgon euri egin du»

AditzakAldatu

Aditzek bi denbora bakarrik dituzte: lehenaldia eta orainaldia. Geroaldiaren ordez, orainaldia erabiltzen da gehienetan; geroaldia aditz osagarriaren –fog– bidez osatu daiteke, baina ez da beharrezkoa. Hungarierak ez du «izan» bezalako aditzik: Nekem van egy ágy «Ohea dut», zehazki «Nirekin dago ohe bat» da; era berean, Ő egy ember «Bera gizona da», hitzez hitz «Bera bat gizon» da. Esaldian objektu zuzena egotearen ala ez egotearen arabera, konjugazioaren atzizkiak aldatzen dira: Olvasom a könyvet «Liburua irakurtzen dut», Olvasok «Irakurtzen dut».

IzenondoakAldatu

Hungarierazko izenondoak ez dira kasuen arabera aldatzen: a gyönyörű erdő «baso ederra», a gyönyörű erdőbe «baso ederrera». Ez da horrela, adibidez, baltiar-finlandiar hizkuntzetan (finlandieran edo bepsaeran).

Hiztunen banaketa geografikoaAldatu

ErakundeakAldatu

Magyar Tudományos Akadémia Nyelvtudományi Intézete edo «Hungarierazko Zientzia Akademiaren Hizkuntzetarako Ikerketa Institutua» izeneko erakundeak hizkuntza arautzen du.

ErreferentziakAldatu

  1. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-12-19.

Ikus, gaineraAldatu

 
Hizkuntza ez indoeuroparrak Europan

Kanpo estekakAldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.