Vivienne Malone-Mayes

matematikari estatubatuarra

Vivienne Malone-Mayes (Waco, Texas, 1932ko otsailaren 10a - ibidem, 1995eko ekainaren 9a) estatubatuar matematikaria izan zen.

Vivienne Malone-Mayes

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVivienne Lucille Malone
JaiotzaWaco (Texas)1932ko otsailaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaTemple (Texas) eta Waco (Texas)1995eko ekainaren 9a (63 urte)
Hobiratze lekuaGreenwood Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaA.J. Moore Academy (en) Itzuli 1948)
Fisk unibertsitatea
(1948 - 1954)
Texasko Unibertsitatea Austinen
(1962 - 1966) Doktoretza : matematika
TesiaA Structure Problem in Asymptotic Analysis (en) Itzuli
Tesi zuzendariaDonald Elton Edmondson (en) Itzuli
Irakaslea(k)Evelyn Boyd Granville
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Enplegatzailea(k)Paul Quinn College (en) Itzuli  (1954 -  1961)
Bishop College (en) Itzuli  (1961 -  1962)
Baylor University (en) Itzuli  (1966 -  1994)

Find a Grave: 8400325 Edit the value on Wikidata

Ikasle trebea izan zen, baina hainbat arazo gainditu behar izan zituen beltza eta emakumea zelako; urte askotan eta egoera desberdin askotan baztertu izan zuten bizitzan zehar. Wacon graduatu zen, 1948an, hamasei urte zituela, eta Texasko Unibertsitatean matematikako gradua lortu zuen bigarren beltza, eta lehen emakume beltza izan zen. 1966an Baylor Unibertsitateko irakasle taldean sartu zen (bera izan zen kargu hori lortzen lehenengo beltza, nahiz eta bost urte lehenago bertan ikasteko eskubidea ukatu zioten arrazoi horrexegatik), eta hango irakasle izan zen harik eta 1994. urtean, osasun-arazoak zirela medio, erretiroa hartu behar izan zuen arte. Baina irakaskuntzan ez ezik, gizarte eta erlijio lanetan ere murgildu zen eta hainbat elkartetako kide eta kargudun izan zen. Garrantzi handiko lana egin zuen arrazismoaren kontra eta emakumeen alde eta, azkenik, itzal handia lortu zuen eta begirunez hartua izan zen, bai emakumeen eta gutxiengoen aldeko taldeetan, bai nazioarteko matematikarien komunitatean.

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Texasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.