Bagdadeko setioa (1258)

Bagdadeko setioak 1258ko urtarrilaren 29tik otsailaren 10era arte iraun zuen. Ilkhanerriko indar mongolen eta tropa aliatuek Abbastar Kalifa-herriko hiriburua zen Bagdaden setiatu, hartu eta arpilatu zuten . Mongolak, Möngke khanen anaia zen Hulagu Khanen agindupean zeuden. Möngkek bere gobernua, Mesopotamiara zabaltzeko asmoa zuen, ez zuzenean Kaliferria tronutik kentzea. Hala ere, Möngkek Hulaguri Bagdad erasotzea agindu zion, Al-Musta'sim kalifak mongolen menpean egotearen eta Persiako mongol-indarrei laguntza militarra emateko zerga ordaintzearen eskaerak arbuiatzen bazituen.

Bagdadeko setioa
Mongolen inbasioak
Bagdad1258.jpg
Data 1258ko urtarrilaren 29a-1258ko otsailaren 10a
Lekua Bagdad
Koordenatuak 33° 18′ N, 44° 24′ E / 33.3°N,44.4°E / 33.3; 44.4Koordenatuak: 33° 18′ N, 44° 24′ E / 33.3°N,44.4°E / 33.3; 44.4
Emaitza Mongolen garaipen erabakigarria
Gudulariak
Flag of Ilkhanate.svg Ilkhanerria
(Mongolen Inperioa)
Black flag.svg Abbastar Kalifa-herria
Buruzagiak

Hulaguk Persian hasi zuen bere kanpaina: nizarien, asasinoak barne, aurkako zenbait erasoak eginez eta Alamuteko bere gotorlekua ere hartu zuen. Gero, Bagdadera abiatu zen, Al-Musta'simi Möngken eskabideak onartzea eskatzera. Abbastarrek inbasiorako prest ez ziren arren, kalifak Bagdad ezin zela inbasio-indarren aurrean erori uste zuen, eta uko egin zion amore emateari. Hulaguk, ondoren, hiria setiatu zuen, 12 egunen ondoren amore eman zuena.[2]

Hurrengo astean, mongolek Bagdad arpilatu zuten, sarraski ugari egin zituzten eta abbastarren liburutegi zabalak suntsitu zituzten, Jakintzaren Etxea barne. Mongolek Al-Musta'sim exekutatu zuten eta hiriko biztanle asko sarraskitu zituzten. Setioak, Islamiar Urrezko Aroaren amaieratzat hartzen dute eta, zenbait alorretan, lorpen kultural askoren amaiera ere suposatu zuen.

ErreferentziakAldatu

  1. John Masson Smith, Jr.. Mongol Manpower and Persian Population. , 276 or..
  2. Matthew E. Falagas, Effie A. Zarkadoulia, George Samonis. (2006). «Arab science in the golden age (750–1258 C.E.) and today» The FASEB Journal 20: 1581–1586.

Kanpo estekakAldatu