Ireki menu nagusia

Banco de Crédito de la Unión Minera

Banco de Crédito de la Unión Minera Bilbon 1901ean jaiotako banketxea izan zen.[1] Hasiera hasieratik jarrera oldarkorra mantendu zuen eta hori esker hainbat bezero lortu zuen.

1914ko abuztuaren 31n ordainketa-etendura bat adierazi zuen, errusiar eta japoniar zorrekin arazoak zituelako. Bizkaiko ekonomiarentzat izugarrizko kolpe suposatu zuen eta beste bankuek kaudimena erakutsi zuten arte ez ziren gauzak bere onera etorri. Hurrengo urteko martxoaren 15ean, bankuak berriro ateak ireki zituen.[2]

1925eko otsailaren 10ean berriro ordainketa-etendura bat adierazi zuen. Kontseilariek bankuaren funtsak erabili zituen Burtsan espekulatzeko eta 1920–21eko depresioan dena galdu zuten. Galerak ezkutatzeko bezeroen dirua erabili zuten eta dena azaldu zenerako bankuak 252 milioiko galerak zituen. Porrota erabatekoa izan zen eta itun ekonomikoaren berrikustea aurreratu ere egin behar izan zuten. Bizkaiko Foru Aldundiak 75 milioiko obligazioak jaulki behar izan zituen. 1926ko martxoan hartzekodunen hitzarmena adostu zuten.[3]

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.