Abdulhamid II.a

Abdulhamid II.a[1] (otomandar turkieraz: عبد الحميد ثانی `Abdü’l-Ḥamīd-i sânî, turkieraz: İkinci Abdülhamid; 1842ko irailaren 21a - 1918ko otsailaren 10a), Otomandar Inperioko 34. sultana izan zen (1876 - 1909), Turkiar Gazteak egindako altxamenduaren ondorioz kargutik kendu zuten eta Mehmed V.a anaiak ordezkatu zuen.

Abdulhamid II.a
Ahamid.jpg
Coat of arms of the Ottoman Empire (1882–1922).svg
Otomandar Inperioko sultana

1876ko abuztuaren 31 - 1909ko apirilaren 27a
Murad V.a - Mehmed V.a
Sultan

Bizitza
JaiotzaIstanbul1842ko irailaren 21a
Herrialdea Palestina
HeriotzaIstanbul1918ko otsailaren 10a (75 urte)
Hobiratze lekuaMausoleum of Mahmud II (en) Itzuli
Familia
AitaAbdulmezid I.a
AmaTirimüjgan Sultan
Ezkontidea(k)Nazikedâ Kadın Efendi (en) Itzuli
Peyveste Emukhvari (en) Itzuli
Sazkar Hanım (en) Itzuli
Fatma Pesend Hanım (en) Itzuli
Saliha Naciye Hanım (en) Itzuli
Behice Maan (en) Itzuli
Dilpesend Kadın (en) Itzuli
Müşfika Kadın Efendi (en) Itzuli
Mezide Mestan Kadınefendi (en) Itzuli
Nurefsun Kadın (en) Itzuli
Emsalinur Kadınefendi (en) Itzuli
Bedrifelek Kadınefendi (en) Itzuli
Dilpesend Kadın Efendi (en) Itzuli
Bidar Kadınefendi (en) Itzuli
Emsalinur Kadın (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaOsmanliar Dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Lantokia(k)Istanbul
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Tughra of Abdülhamid II.svg
Abdul Hamid II.aren argazkia

Abd-ul-Mejid I.a sultanaren eta bere emazte Tirimüjgan (Virjin) armeniarraren bigarren semea zen. Tronutik bere anaia Murad V.a kendu ondoren hartu zuen sultanaren kargua 1876an. Botere absolutua izan zuen azken sultan otomandarra izan zen, eta hamarkada batzuetarako atzeratzea lortu zuen Turkiako garai modernoaren etorrera. Metodo autoritario eta sarri errukigabeak baliatu zituen indar separatistekin tratatzeko; eta baita maniobra diplomatikoak ere Europako botere bat bestearen kontra jarriz.

Ezaugarri pertsonalakAldatu

Beste sultan otomandarrak ez bezala Abdul Hamid II.ak hainbat atzerriko herritara bidaiatu zuen. 1867an, tronuratu baino bederatzi urte arinago, Austria, Frantzia eta Ingalaterrara lagundu zion osabari.

Bueltan, Eyüp Sultaneko Meskitara ia bakarrik joan zela esan zuten eta han Osmanen ezpata jaso zuela. Europako begirale gehienek Abdul Hamid II.a ideia liberalekoa izatea espero zuten, eta kontserbadore batzuk ere, errezelo handiz, erreformista arriskutsutzat jo zuten.

Esperotako aldaketa ez zen jaso, diru publiko urria, Bosnia-Herzegovinako matxinada 1875ean, Serbia eta Montenegroko gerra eta Bulgariako Apirileko altxamendua deituriko errebolta gelditzeko erabilitako krudeltasunagatik Europan sortu zuen sentipenak, nahiko arrazoi izan ziren erreformetarako zuen gogo falta erakusteko.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abdulhamid II.a