Ireki menu nagusia

Bernard Marie (Tolosa, Okzitania, 1918ko ekainaren 17a - Neuilly-sur-Seine, 2015eko otsailaren 10a) Okzitanian jaiotako politikari eta errugbi arbitroa izan zen. Bere bizitza publikoaren zatirik garrantzitsuena Biarritzen kokatu da.

Bernard Marie
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1978-04-03 - 1981-05-22 - Jean-Pierre Destrade
Barrutia: Pyrénées-Atlantiques' 4th constituency Itzuli
Q62584634 Itzuli

1977-03-20 - 1989-03-19
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1973-04-02 - 1978-04-02
Barrutia: Pyrénées-Atlantiques' 4th constituency Itzuli
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1968-07-11 - 1973-04-01
Barrutia: Pyrénées-Atlantiques' 4th constituency Itzuli
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1967-04-03 - 1968-05-30
Henri Grenet
Barrutia: Pyrénées-Atlantiques' 4th constituency Itzuli
Bizitza
Jaiotza Tolosa Okzitania1918ko ekainaren  17a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Neuilly-sur-Seine2015eko otsailaren 10a (96 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, rugby union match officiala Itzuli eta French Resistance fighterra Itzuli
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
 
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Errepublikaren Aldeko Batasuna

Hiri lapurtar honetako auzapeza izateaz gain diputatua ere izan zen eta Michèle Alliot-Marieren aita da. Kirol arloan Bost Nazioen Txapelketako partida batean epaile lanak egin zituen frantses estatuko lehena izan zen.

Eduki-taula

Errugbi arbitroaAldatu

 
Colombeseko Estadio Olinpikoa

Ospea eman zion partidaAldatu

1965eko martxoaren 27an Bost Nazioen Txapelketan Frantziako errugbi selekzioak eta Galesekoak partida zuten Colombesen[1] (Senako Gainak).

Emaitza 22-13 frantsesen aldekoa[2] izan bazen ere, partidan beste berri bat eman zen. Ron Gilliland arbitro irlandarra ordezkatzeko beharra egon zen; sei minutuko eztabaida baten ostean[3] Bernard Marie partidako "touche" epaileetako batek hartu zuen ardura hori. Zoritxarraren laguntzaz izanik ere, lehen aldia zen frantses estatuko batek txapelketa honetako arbitro lanak betetzen zituena. Epaile laguntzaile gisa 1958tik aritua zen.

Mariek aukera berri bat 1966an izan bazuen ere, urte luzeak pasako dira frantses estatuko beste arbitro batek txapelketako partida batean epaile lanak egin baino lehen.

Aritutako beste partida batzukAldatu

Nazioarteko partidakAldatu

Frantziako errugbi txapelketaAldatu

Yves du Manoir errugbi txapelketaAldatu

PolitikariaAldatu

Errugbi munduak eman zion ospeak bultzatuta politika arlora pasatu zen eta denbora luzez Lapurdiko erreferente handienetakoa izan zen; askoz ere urrunago heldu den Michèleren kargu publikoekiko grina ulertzeko ezinbesteko faktorea izan dela ahaztu gabe.

DiputatuaAldatu

1967 eta 1981 artean Pirinio Atlantikoetako 4. barrutia ordezkatu zuen Parlamentuan.

Kargu hau okupatzen bere aurrean Henri Grenet eta bere ostean Jean-Pierre Destrade egon ziren.

Biarrizko auzapezaAldatu

1977 eta 1991 artean hiri lapurtarreko auzapeza izan zen, orohar RPR eta UDFren laguntzaz; 1989tik Michèle alaba izan zuen kontseilari.

Aldiz, 1991n aurretik gobernu-taldekide zituen batzuek osatutako zerrendak Didier Borotrari eman zioten alkatetza[4]. Gertaerak bere garrantzia du, Marietar eta Borotratarren artean Biarritz mailan zegoen ika-mika Ipar Euskal Herriko "zentro-eskuin" deritzon eremu politikoan zegoen banaketa islatzera pasatu baitzen[5].

KondekorazioaAldatu

Orduan Errepublikako presidentea zen Jacques Chiracek Ohorezko Legioaren "Ofizial Handia" intsignia eman zion.

ErreferentziakAldatu

  1. Paris ondoko herri honetako Stade Olympique Yves-du-Manoir Frantziako kirolaren gune gakoetakoa da; 1924ko Udako Olinpiar Jokoak, 1938ko Munduko Futbol Txapelketako finala eta errugbi nahiz futboleko selekzioetako hainbat partida hartu ditu.
  2. Hala ere, txapelketa Galesek irabazi zuen eta hau izan zen galdu zuen partida bakarra.
  3. Erreferentzia partidari; beste epaile laguntzailea galestarra zen.
  4. Borotraren garaipenaren berri L'Humanité-n.
  5. Mariek RPR ordezkatu zuen eta zurrumurru zabal baten arabera alkatetza alabari uzteko asmoa zuen; Borotraren zerrendak UDF-CDS etiketa erabili zuen eta PS zein Jakes Abeberri buru zuen abertzaleen zerrendaren laguntza izan zuen.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu