Joseph Kessel
Joseph Kessel (Clara, Argentina, 1898ko otsailaren 10a - Avernes, Frantzia, 1979ko uztailaren 23a) frantses idazlea eta kazetaria izan zen.
Biografia
aldatuErrusian eta Parisen egin zituen Letra eta Antzerkiko ikasketak. Lehen Mundu Gerran, hegazkin-gidari gisa parte hartu zuen. Hala bildu zuen L´equipage nobelan azaldu zuen esperientzia.
Beste zenbait obra: Nuit de Princes (1927), Belle de Jour (1929, gero Buñuelek zinemara eramana), Le coup de grâce (1931), Marché d´esclaves (1933), L´armée des ombres (1944) eta Les cavaliers (1968).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Kessel |