Javier Guibert

arkitekto espainiarra

Javier Guibert Tabar (Iruñea, 1925eko otsailaren 10a[1] - Madril, 2011ko irailaren 8a[2]) iruindar arkitekto bat izan zen. Maiz Fernando Redón iruindar arkitektoarekin elkarlanean aritu zen.

Javier Guibert
Bizitza
JaiotzaIruñea1925eko otsailaren 10a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril2011ko irailaren 8a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Biografia aldatu

Madrilen arkitektura ikasketak burutu eta 1957an lizentziatu zen. Madrilgo urte hauetan Fernando Redón iruindar arkitektoarekin estudioa elkarbanatzeaz gain 1960ko hamarkadako Espainiako arkitekturako ikur izango ziren hainbat arkitekto ezagutzeko parada izan zuen: José Antonio Corrales eta Ramón Vázquez Molezún, José María García Paredes eta Rafael de la Hoz, Javier Carvajal, Xosé Bar Boo, Antonio Fernández Alba, Fernando Higueras eta Antonio Fernández Alba, bai eta Luis Peña Gantxegi gipuzkoarra eta Francisco Inza nafarra ere.

Eraikinak aldatu

Fernando Redónekin elkarlanean aritutako garaikoak honako eraikinak dira: Huarte etxea, Huntzen eraikina, Huarte dorreak, Ultzamako Golf Kluba, Errozko dorreak, Iruñeko Txantrea auzoko Done Jakue eliza eta Olatzagutiako Klinker Kluba.

Bestelakoak aldatu

1968-1970 artean Euskal-Nafar Arkitektoen Eskolako lehendakaria izan zen, 2005an erakunde horrek Urrezko Beruna Saria eman zion, bere bizi osoko ibilbidearen omenaldi gisa. Redónekin elkarlanean izandako ibilbide profesional oparoaren ondoren, 1980ko hamarkada ia osoan Iruñeko Udal Zaharberritze Bulegoa zuzendu zuen.

Jada erretiroa hartuta, Madrilen bizitu eta 2011an bertan zendu zen.

Erreferentziak aldatu