Julie Adrienne Karrikaburu

Musikologoa, kantaria, kantu-biltzaile, piano-jotzailea

Julie Adrienne Karrikaburu RogerMadame de Villéhélio goitizenez ere ezaguna— (Sohüta, Zuberoa, 1827ko urriaren 14a - 1898ko otsailaren 10a) musikologoa, kantaria, kantu-biltzailea eta piano-jotzailea izan zen. Lehendabiziko euskal kantutegiaren egilea.[1]

Julie Adrienne Karrikaburu

Bizitza
JaiotzaSohüta1827ko urriaren 14a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Heriotza1898ko otsailaren 10a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkantaria, piano-jotzailea eta musikologoa
Izengoitia(k)Madame de la Villéhélio

Bizitza

aldatu
 
Sohüta, Zuberoa

Julie Zuberoako Sohütako gazteluan jaio zen. Itsaso Karrikaburu izeneko indianoaren eta Roger andrearen alaba izan zen. Sei neba-arreben artean gazteena. Sacre Coeur ikastetxean egin zituen ikasketak, bere ahizpek bezala, baina gurasoek ez zeritzaten nahikoa ikaskuntza horri eta uda parterako begirale bat kontratatzea otu zitzaien, Agosti Xaho atharraztar idazle eta hizkuntzalaria.

Musikari ibilbidea

aldatu

Paben Artigauko Baronesaren maila altuko bileretara joan ohi zen eta arras soprano ona izanik, bertaratzen ziren guztien arreta erakartzen zuen abesten hasten zenean. Mende erdialdeko hamarkadan kanta herrikoiak biltzeari ekin zion, eta aitarenez gainera, laborariengandik zuzenean ere jaso eta pianoan deszifratuz, entzundako kantuak koadernoan idatzi zituen.[2]

Argitalpenak

aldatu

Jasotako guztiak ez dira ezagutzen, dagoen gauza bakarra Baionan 1869. urtean argitaratutako kaier txipia dugu, Souvenirs des Pyr^n&es, euskal kantaren lehendabiziko antologia, dozena bat doinu dituena (hamar kantu eta bi pieza instrumental): Txoriñoa kaiolan, Argia dela, Alargunsa, Iruita, Cantique, Adio ederra, Aphal aphal burua, Baratzeko geroflea, Maitenena, Agota, Zortziko eta Maskarada martxa.[1]

Omenaldia

aldatu
  • 2010ean Euskal emakume musikagileak deituriko kontzertua antolatu zuten Bilboko Campos Eliseos antzokian. Ekimena Maite Idirin soprano bizkaitarraren ikerketa batetik sortu zen.Euskal emakume musikagileak ahanzturan gal ez zitezen eta haiek egindako lanari nolabaiteko aitorpena emateko. Julie Karrikaburu, Emma Chacon, Emiliana Zubeldiari omenaldia izan zen.[3][4]
  • 2020an Juan March Fundazioak kontzertu bat programatuko zuen Madrilgo egoitzan. Voces inéditas: mujeres compositoras izenburupean. Bidegabe ahaztuak izan ziren, Julie Karrikaburu, Emma Chacón, Emiliana Zubeldia, Ana Idiartborde eta María Luisa Ozaitaren lana aldarrikatzeko.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Bidador, Joxemiel. (1996-06-21). «Emaztekien segida IV: Julie Adrianne Karrikaburu Roger, lehendabiziko euskal kantutegiaren egilea» (PDF) Nafarkaria: 6. (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  2. (Gaztelaniaz) «Madame de Villehelio, la memoria de la música tradicional de Zuberoa» Euskal Irrati Telebista 2020-01-22 (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  3. «Euskal emakume musikagileak ahanzturan gal ez daitezen, kontzertua egingo dute Bilbon - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  4. «Emakume musikagileak gogoratzeko kontzertua egingo da Bilbon, ekainaren 25ean» Argia 2010-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  5. «Fundación Juan March rescata compositoras olvidadas» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2020.03.08).

Kanpo estekak

aldatu