Miroslav Blažević

kroaziar futbolaria eta entrenatzailea

Miroslav Blažević (Travnik, 1935eko otsailaren 10a - Zagreb, 2023ko otsailaren 8a) kroaziar futbolari eta entrenatzailea izan zen.

Miroslav Blažević

(1978)
Bizitza
JaiotzaTravnik (en) Itzuli1935eko otsailaren 10a
Herrialdea Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista  (1945 -  1992)
 Kroazia  (1992 -  2023)
HeriotzaZagreb2023ko otsailaren 8a (87 urte)
Hobiratze lekuaMirogoj
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Hezkuntza
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, futbol entrenatzailea eta politikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
GNK Dinamo Zagreb1957 / 19580
FK Sarajevo1958 / 1959140
NK Rijeka1959 / 1964484
FC Sion1964 / 1966
HNK Hajduk Split1966 / 1968
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Jasotako sariak
IMDB: nm1175058 Edit the value on Wikidata

Bere kirolari ibilbidea 1954 eta 1966 artean egin zuen eta Jugoslaviako Dinamo Zagreb, Lokomotiva Zagreb, FK Sarajevo, HNK Rijeka eta FC Sion eta FC Moutier taldeetan jokatu zuen.

Erretiroa hartu ondoren FC Vevey, FC Sion, FC Lausanne-Sport, HNK Rijeka, GNK Dinamo Zagreb, Grasshopper Zürich, FC Prishtina, NK Osijek, NK Varteks, NK Zagreb, Shanghai Shenhua eta FK Sloboda Tuzla taldeetako entrenatzailea izan zen.

Bere garairik arrakastatsuena Kroaziako futbol selekzioko entrenatzaile izan zen eta brontzezko domina lortu zuen 1998ko Munduko Futbol Txapelketan.

Gainera, Suitza, Iran eta Bosnia eta Herzegovinako hautatzaile nazionala izan zen, baita Txinako talde olinpikoko hautatzailea ere.

Kroazian "trener svih trenera" ("entrenatzaile guztien entrenatzailea") bezala ezagutzen zen.