Manuel Duran
politikari espainiarra
Manuel Duran i Bas (Bartzelona, 1823ko azaroaren 29a - ibidem, 1907ko otsailaren 10a) Kataluniako politikari eta legegizona izan zen. Diputatua, biziarteko senataria eta Justiziako ministroa izan zen. Ideologia liberalekoa zen eta katalanen eskubideen alde agertu zen. Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbideko eta Kataluniako Literaturako katedrak sortu zituen.
Lan nagusiak
aldatu- Memoria acerca de las instituciones del derecho civil de Cataluña (1883, Kataluniako zuzenbide zibilaren instituzioei buruzko azterketa),
- Estudios jurídicos (1888, Azterketa juridikoak) eta
- Estudios morales, sociales y económicos (1895, Azterketa moral, sozial eta ekonomikoak).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.