Jerrald Goldsmith (izengoitia: Jerry Goldsmith ; Los Angeles, Kalifornia, 1929ko otsailaren 10a - Beverly Hills, Kalifornia, 2004ko uztailaren 21a) estatubatuar musikagilea izan zen.

Jerrald Goldsmith

(2003)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJerrald King Goldsmith
JaiotzaLos Angeles1929ko otsailaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBeverly Hills2004ko uztailaren 21a (75 urte)
Hobiratze lekuaHillside Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Carol Heather Goldsmith (en) Itzuli
Sharon Hennagin Goldsmith (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
USC Thornton School of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea eta soinu banda konpositorea
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
musika klasiko garaikidea
DiskoetxeaMonument

jerrygoldsmithonline.com
IMDB: nm0000025 Allocine: 39891 Allmovie: p91941
Spotify: 7t8q7ikEtcPNtoaKAm9Vu6 iTunes: 504767 Last fm: Jerry+Goldsmith Musicbrainz: db403e3d-4753-45d6-8fcb-94db03e882e1 Discogs: 208267 Allmusic: mn0000330634 Find a Grave: 9167247 Deezer: 5980 Edit the value on Wikidata

Musikarako zaletasun handiko familia batean sortu zen, eta zaletasun horrek bultzaturik, beren semeari musikako eskolak emateko maisurik onenak bilatu zituzten gurasoek. Jakob Gimpel maisuarekin ikasi zuen pianoa, eta konposizioa Mario Castelnuovo Tedescorekin, Goldsmithen belaunaldiko John Williams soinu-banden egilearen maisu izan zenarekin. Goldsmith gaztetatik izan zen zinemazalea, eta zinemarako musika idaztea zen bere helburu nagusietakoa. Horretan ere laguntza handia eman zion familiak, eta hari esker matrikulatu ahal izan zen Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatean. Miklos Rozsaren eskolak hartu zituen, eta harekin ikasi zituen soinu-banden konposizioaren oinarriak. 1955. urtean CBS etxearentzat hasi zen lanean, eta Climax eta Gunsmoke telebistako sailetako musika idatzi zuen. Harrezkero, etengabe jardun zuen lanean, telebistarako, batez ere, eta Perry Mason (1957), Errealitatearen mugetan (1960), Kildare doktorea (1961) eta Zigorra (1961) sailekin lorturiko ospeari esker hasi zen Hollywooden lanean. Ezin konta ahala lan egin zituen, baina Tximinoen planeta zientzia-fikzioko filmak eman zion lehenengoz ospea; oso musika originala da, perkusio eta haize harrigarriekikoa. 1974. urtean azaldu zen bere lan nagusietako bat, Chinatown, eta Oscar saria lortu zuen handik bi urtera Iragarpena filmeko partitura beldurgarriarekin. Goldsmithek era guztietako joera eta argumentuei egokituriko musika idazteko dohain aparta erakutsi zuen bere karreran zehar. Horrela, 1978an, esaterako, elkarren oso bestelako bi maisulan idatzi zituen, Brasilgo haurrak (1978), musika dotore eta erakargarria, eta Alien, zortzigarren bidaria (1978) filmeko musika misteriotsu beldurgarria, eta berdin-berdin idatzi zitzakeen musika liluragarriak (Legend, 1985) nola indar biziko martxak (Rambo: First Blood Part II, 1984). 1990eko hamarkadan egindako lanen artean, Oinarrizko sena (1992) da ezagunenetakoa.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.