Hans Modrow

politikari alemaniarra

Hans Modrow (Jasenitz, 1928ko urtarrilaren 27a - Berlin, 2023ko otsailaren 10a) alemaniar politikari komunista izan zen. Ekialdeko Alemaniako lehen ministroa izan zen 1989tik 1990era.

Hans Modrow

(2014)

Europarlamentaria

1999ko uztailaren 20a - 2004ko uztailaren 19a
Barrutia: Germany (en) Itzuli
Hautetsia: 1999 European Parliament election (en) Itzuli
Bundestageko kidea

1990eko abenduaren 20a - 1994ko azaroaren 10a
Hautetsia: 1990 German federal election (en) Itzuli
Bundestageko kidea

1990eko urriaren 3a - 1990eko abenduaren 20a
Hautetsia: 1987 West German federal election (en) Itzuli
Alemaniako Errepublika Demokratikoko Lehen Ministroa

1989ko azaroaren 18a - 1990eko apirilaren 12a
Willi Stoph - Lothar de Maizière
Volkskammerreko kidea

Bizitza
JaiotzaJasienica (en) Itzuli1928ko urtarrilaren 27a
Herrialdea Alemaniako Errepublika Demokratikoa  (1949 -  1990)
 Alemania  (1990 -  2023)
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaBerlin2023ko otsailaren 10a (95 urte)
Hobiratze lekuaDorotheenstadt cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekonomialaria
Lantokia(k)Bonn
Estrasburgo
Brusela eta Dresden
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Alderdi Sozialista Batuaren Batzorde Zentrala
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialista Batua
Die Linke
Sozialismo Demokratikoaren Alderdia

IMDB: nm0595334 Allmovie: p740545
Discogs: 2743328 Edit the value on Wikidata

Haurtzaroan Hitleriar Gaztedietako kide izan zen eta Bigarren Mundu Gerran suhiltzaile boluntarioa izan zen, baita Volkssturmeko kidea ere. Armada Gorriak preso hartu zuen 1945eko maiatzean, eta Moskura bidali zuen alemaniar askeen eskola antifaxista batera, marxismo-leninismo ikastera. 1949an askatu zuten eta Alemaniako Alderdi Sozialista Batuarekin bat egin zuen.

Alemaniara itzulita, Alemaniako Gazteria Libreko kide izan zen eta Moskuko Komsomolen ikasi zuen. Ekialdeko Alemaniako Parlamentuko diputatua izan zen 1957tik 1990era, eta alderdiaren Batzorde Zentraleko kide izan zen 1967tik 1989ra.

1973an alderdiko lehen idazkari izendatu zuten Dresdenen. Erich Honeckerren kritikari gutxietako bat izan zen eta Mikhail Gorbatxoven politikak babestu zituen.

1989ko azaroko iraultza baketsuaren ondoren, Egon Krenz buruzagi berriak lehen ministro izendatu zuen, Gorbatxovek eskatuta. Herrialdea gobernatu zuen 1989-90eko neguan, 1990eko martxoko hauteskunde libreetara arteko trantsizio batean.

Alemania batu ondoren, Bundestageko (1990-1994) eta Europako Parlamentuko (1999-2004)) kide izan zen, Die Linke alderdia ordezkatuz.

Kanpo estekak aldatu