Stephan Balkenhol

Stephan Balkenhol (Fritzlar, Hesse, Alemaniako Errepublika Federala, 1957ko otsailaren 10a) alemaniar eskultorea da.

Stephan Balkenhol
Stephan Balkenhol 2018.jpg
Bizitza
Jaiotza Fritzlar1957ko otsailaren 10a (63 urte)
Herrialdea  Alemania
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Ikaslea(k) Melanie Wiora
Jarduerak
Jarduerak eskultorea, unibertsitateko irakaslea eta argazkilaria
Enplegatzailea(k) Academy of Fine Arts Karlsruhe (en) Itzuli
"Gizon bat eta emakume bat" (Hanburgo).

BiografiaAldatu

Hanburgoko Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak, Ulrich Rückriemen lantegian. Ikasketak amaitu ondoren, lantegi horretako laguntzaile izan zen (1979-1982).

1980ko hamarraldiaren hasieran, eskultura izoztuak osatu zituen, beirazko objektuekin. Zurezko lehenengo eskulturak 1982an egin zituen, eta, handik aurrera, zura izango zen Balkenholen gai maitatuena. Eskultura horiekin antolatu zuen, hain zuzen, 1984an erakusketa bat Löhrl galerian, Mönchengladbachen.

1990eko hamarraldian hasi zen ospetsu izaten, eta Europako eta Estatu Batuetako hainbat museo eta galeriatan antolatu zituen erakusketak. Ordu arteko lanak gizon eta emakumeen eskulturak ziren, jarrera askotan (zutik, eserita, taldean). Kolore biziz janzten zituen batzuetan; beste batzuetan, berriz, ilea eta ahoa besterik ez zien koloreztatzen. 1990eko hamarraldiaren hasieran, animalien irudietara jo zuen Balkenholek. Animaliak bakarka (lehoia, sugea) edo taldean —"Sei hartz" (1991) eta "57 pinguino" (1991)— erakusten zituen. Zenbaitetan, gizakiak eta animaliak batera erakusten ditu. Balkenholen eskulturek gaur egungo pertsonaiak adierazten dituzte, espresiorik gabeak, jarrera hieratikoan.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stephan Balkenhol