Okzitania (Occitània, ahoskatuta: /utsiˈtanjɔ/, /uksiˈtanjɔ/, /ukʃiˈtanjɔ/, /uksiˈtanja/) okzitaniera hizkuntza hitz egiten den lurraldeari deritzo.

Okzitania
Occitània
Flag of Occitania (with star).svg
Kruis van Toulouse.svg
Occitanie.png
Geografia
HiriburuaBordele, Limoges, Marseilla, Niza, Tolosa
43°36′16″N 1°26′38″E
Azalera190.000
KontinenteaEuropa
Administrazioa
Demografia
Biztanleria16.922.045
Dentsitatea85,42 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Bestelako informazioa
Ordu eremua

Frantziaren midi-a, Italiako Piemonte eta Kataluniako Arango harana barne biltzen ditu.

Eskualde okzitaniarra den Bearnok eta Ipar Euskal Herriak batera osatzen dute Frantziako 64. departamendua (Pirinio Atlantikoak). Gainera, zenbait talde okzitaniarzaleren aburuz, Baiona, Biarritz eta Angeluko inguruak ere kontuan izan beharko lirateke Okzitaniaz hitz egitean.

EtimologiaAldatu

Okzitania literatura latindarrean XIII. mendearen bukaeran sorturiko terminoa da. Bi espresioren kontrakzioz sorturikoa da, Okz lenga d'Ocari erreferentzia eginez, Dantek emandako izena eta, itania ziurrenik Akitania terminoaren imitaziotik aterata.

GeografiaAldatu

 
Okzitania

Eskualde edo probintzia tradizionalakAldatu

Banaketa administratiboaAldatu

Okzitania lau estatutan banatuta dago: Frantzia, Espainia, Italia eta Monako. Azken hiruretan hauexek dira banaketa administratiboak:

Frantziari dagokionez eskualde hauetan banatu zituzten bere lurrak:

Estatu horretako 39 departamenduk Okzitaniako lur eremuak dituzte. 27 bere osotasunean dira okzitaniarrak, 5 nagusiki eta beste 7k lurraldeko erdia baino gutxiago den zatia dute Okzitanian. Departamenduko kodeak lagunduta eta horren arabera ordenatuta hauexek dira:

Osorik Okzitanian

     

  • Nagusiki okzitaniarrak direnak:
  • Allier (Alèir, 03): hegoaldeko erdia baino gehiago.
  • Ardèche (Ardecha, 07): dena iparraldeko zerrenda izan ezik.
  • Dordoina (Dordonha, 24): dena bi udalerri izan ezik.
  • Drôme (Droma, 26): dena iparraldeko zerrenda izan ezik.
  • Gironda (33): gehiena; kanpoan ipar-ekialdeko eskualde batzuk geratzen dira.
  • Pirinio Atlantikoak (Pirenèus Atlantics, 64): Bearno osoa; hizkuntza aldetik Ipar Euskal Herriko eremu batzuk euskararekin konpartitzen ditu.
  • Erdia baino gutxiago Okzitanian:
  • Charente (Charanta, 16): ekialdeko erdialde ia osoa, Okzitaniako Charente izena duena.
  • Cher (Char, 18): hegoaldeko zerrenda besterik ez.
  • Indre (36): hegoaldeko zerrenda baino ez.
  • Isère (Isèra, 38): hegoaldeko zerrenda nahiko handia.
  • Loire (Léger, 42): ekialdean lur zerrenda bat eta hegoaldean beste bi.
  • Ekialdeko Pirinioak (Pirenèus Orientaus, 66): Ipar Kataluniaz gain Fenolhedés eskualde okzitaniarra.
  • Vienne (Vinhana, 86): hego-ekialdeko zerrenda.

Hiri nagusiakAldatu

(Oharra:*1999; **2004; ***2005)

OrografiaAldatu

 
Viñamala mendia.

Okzitania zazpi zonalde orografikotan bana daiteke:

* Loira ibaiaren arroa, Vienne, Allier, Creuse eta Gartempe ibaiekin.

Herrialdeko beste ibai batzuk dira Aturri, Charente, Aude, Argeç, Var, Eure, Illa, Llui, Midouze Midou eta Sason.

Lakuei dagokienez, garrantzitsuenak Airolha, Leucata edo Salses, Lacanau, Casau, Sijan, Biscarrosse, Carcanc, Taur, Mauguòu, Mar de Berra, Òrt , Charpal, Arcachon, Leon eta Sostons.

KulturaAldatu

HizkuntzakAldatu

Okzitaniako biztanleek hiru hizkuntza nagusi indartsu erabiltzen dituzte: frantsesa eta italiera batik bat eta, neurri txikiagoan, gaztelania. Baina lurraldeari ezaugarri nagusia ematen dion hizkuntza ere egiten dute, okzitaniera alegia. Eta berarekin batera, baita beste mintzaira gutxitu batzuk ere: katalana esate baterako. Halaber, mugakideak dituzte beste hiztun gutxitu batzuk, mendebaldetik ekialdera euskaldunak, aragoieradunak eta katalanak.

MusikaAldatu

Folk musika arloan, aipatzekoa da Xarnege taldea, Ipar Euskal Herria eta Gaskoniaren tradizioak uztartzen dituena.

LiteraturaAldatu

Erdi Aroan, trobadore okzitaniarren jarduera nabarmena izan zen. Bestela, idazle klasikoen artean Frédéric Mistral azpimarragarria da, eta garaikideen artean bestela Adelina Yzac elebiduna dugu.

GastronomiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Okzitaniar sukaldaritza»

Okzitaniar sukaldaritzak Mediterranear sukaldaritza delakoaren barruan koka badaiteke ere, Kataluniako edo Italiakoengandik bereizten dituen elementuak ditu; eta Frantses estatuko iparraldeko sukaldaritzarekin desberdintasun nabariak ditu.

Mediterraneo itsasoaren inguruko beste lur batzuetan erabiltzen diren oinarrizko osagai eta zaporeak konpartitzen ditu (okela, arraina, barazkiak, oliba-olioa); ezaugarri berezia perrexila, erromeroa, ezkaia, oreganoa edo albaka bezalako belar aromatikoen erabilera zabala da. Baina Atlantiko aldera ere hurbiltzen da: kaloria gehiago duten gaztak, pateak, esne-gaina, gurina...Kostaldea-barnealdea banaketa ere pertinentea delarik, azkenean azpieremu gastronomikoak egiteko orduan mugaketak gutxi gorabehera okzitanieraren dialektoenarekin bat egiten du.

IkurrakAldatu

 
Izarduna.

Eskualdeak izaera politiko uniformerik ez duenez, ikur okzitanoek ofizialtasun maila ezberdinak dauzkate lurraldearen arabera. Erabilienen artean aipa daitezke:

  • Se Canta abestia bere bertsio ezberdinekin Okzitanieraren ereserkitzat har daiteke. Abesti hau ofiziala da Aran Haranean eta Italiako Valadas Occitanas eskualdean 482-99 Legeak arautzen du bere erabilera.
  • Tolosa Okzitaniako Gurutzea. Tolosako lehengo kondeen ikur dinastikoa, bere lehen agerpena 1165ko zigilu batean da. Gurutzea Okzitaniako hainbat lurraldetako banderetan ageri da, adibidez Languedoc-Roussillongoan, Alpe Garaietako departamentukoan edota Aran Haranekoan. Askotan agertzen da kultura okzitaniarreko herrietako heraldikan, eta batzuetan herri edo eskualde bat Okzitaniaren parte dela adierazteko erabiltzen da (herrietako sarreretako karteletan, adibidez).
  • Era beran, gurutze honek hondo gorrian eta beste ezer gabe osatzen du Okzitaniako bandera. Bandera hau ofiziala da Midi-Pirinioetako eskualdean, eta askotan erabiltzen da modu ofiziosoan kultura okzitaniarraren ikur bezala (adibidez, zonalde turistikoetako panel eleanitzetan okzitanierazko bertsioa markatzeko.

PolitikaAldatu

Okzitanian aukera politiko nazionalista gutxiengoa da, eta hauteskundeetan ez du inoiz emaitza aipagarririk lortu.

Okzitaniar nazionalismoak 1959an izan zuen bere lehen adierazpide politikoa, Francés Fontan-ek Partit Nacionalista Occità (gaur egun Partit de la Nacion Occitana) sortu zuenean. Ondoren, hainbat erakunde eta alderdi sortu ziren, Volèm Viure al País aldarrikapen mugimendua horien artean, 1974ean. Halaber, Partit Occitan sortu zen, Frantziako hauteskunde orokorretara eta eskualde hauteskundeetara aurkeztu izan den alderdia. 2003an, alterglobalizazio mugimendutik Gardarem la Tèrra alderdia sortu zuten.

- Bestelako mugimendu okzitaniarzaleak:

- Desagertutako erakunde nazionalistak:

Kanpo estekakAldatu