Sei Eguneko Kanpaina (1814ko otsailaren 10etik 15era) Napoleon I.a Frantziakoaren indarren garaipen sail bat izan zen, Seigarren Koalizioa Parisera hurbiltzen zen bitartean.

Sei Eguneko Kanpaina
Seigarren Koalizioko Gerra
Data1814ko otsailaren 10etik otsailaren 15era
LekuaFrantziako ipar-ekialdea
EmaitzaFrantziar garaipen taktikoa, gaina estrategikoki emaitzarik gabekoa
Gudulariak
Frantzia Frantziako Lehen Inperioa Prusiako Erresuma Prusiako Erresuma
Errusia Errusiar Inperioa
Buruzagiak
Frantzia Napoleon I.a Frantziakoa Prusiako Erresuma Gebhard Leberecht von Blücher
Indarra
70.000 soldadu (guztira) 500.000 soldadu (guztira)
Galerak
3.400 hildako 17.750 hildako

Sei Eguneko Kanpainan Napoleonek lau porrot eragin zizkion Silesiako Blücherren armadari Champauberteko guduan, Montmiraileko guduan, Château-Thierryko guduan eta Vauchampseko guduan. Napoleonen 30.000 gizoneko armadak 17.750 hildako eragin zizkion Blücherren 50.000-56.000 gizonen armadari[1].

Bohemiako armadak, Schwarzenberg Printzearen agindupean, Parisera egin zuen aurrera, eta, horren ondorioz, Napoleonek Blücherren armadaren aurkako jazarpena bertan behera utzi behar izan zuen[2]. Vauchampsen porrota gertatu eta bost egunera, Silesiako armada erasoaldira itzuli zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Napoleonic Campaigns. (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  2. (Ingelesez) Chandler, David G.. (1966). The Campaigns of Napoleon. Scribner ISBN 978-0-02-523660-8. (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).

Kanpo estekak aldatu