Ireki menu nagusia

Savoia (Frantsesez: Savoie, Frankoprovenzeraz: Savouè, Italieraz: Savoia, Latinez: Sapaudia) Arpitaniako hegoaldean eta Alpeetako iparmendebaldean dagoen Frantziako eskualde historikoa eta Savoiako etxearen jatorrizko lurraldea da. 1860an, Turingo itunaren bidez, Frantziak beretu zuen. Gaur egun bi departamentutan banaturik dago: Savoia eta Savoia Garaia.

Savoia
Savoie
Savouè
Savoia
Sapaudia
Ez da estatua
Bandera Armarria
Ereserkia: Les Allobroges
Hiriburua
eta hiri handiena
Chambéry
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa
Herritarra savoiar
Anexionatua
Geografia
 -  Guztira 10.416 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2008) 1125119

Askotan, izen bereko departamendutik bereizteko, Pays de Savoie deitzen zaio.

Eduki-taula

GeografiaAldatu

Iparraldetik Léman aintzirak inguratzen du, ekialde eta hegoaldetik Alpeetako gailurrek (Chablais mendigunea, Mont Blanc mendigune, Petit-Saint-Bernard mendatea, L´Iseran mendatea, Mont-Cenis mendatea, Arves mendigunea, Belledonne), hegoaldetik Les Marches eta Le Pont-de-Beauvoisin udalerriek, Dofinerriko mugan, hegomendebaldetik Chartreuse mendiguneak eta mendebaldetik Rodano eta Guiers ibaiek.

HistoriaAldatu

Savoia, hasieran eremu txiki bat (pagus) besterik ez zena, XI. mendetik aurrera konderria eta 1416tik aurrera 11.000 km² baino gehiagoko dukerria izan zen. Umberto I.a, Savoiako kondea izan zen Savoiako etxearen sortzailea. Ondorengo konde eta dukeen agindupean Frantziako erresumaren eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren arteko estatu burujabea izan zen. XVIII. mendearen hasieran Savoiako dukeak Sardiniako errege bilakatu ziren. Iraultzaren ondoren Frantziak Savoia inbaditu zuen eta Lehen Inperioaren parte izan zen. Parisko itunaren (1814) ondoren Sardiniako Erresumari itzuli zitzaion[1].

1860an, Vittorio Emmanuele II.a Savoiakoa Italiako errege bihurtu zenean, Frantziak Savoia anexionatu zuen (Turingo ituna). Anexioari legezko itxura emateko asmoz herri kontsulta bat antolatu bazen ere, historialari askok iruzurra izan zela aitortzen dute[2].

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Savoia (eskualdea)