Otsailaren 6
data
(«Otsailak 6» orritik birbideratua)
Otsailaren 6a gregoriotar egutegiaren urteko hogeita hamazazpigarren eguna da. 328 egun falta dira urtea amaitzeko, 329 egun bisurteetan.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1979 - ETAk Jose Antonio Vivo Undabarrena, Olaberriako alkatea, hil zuen.
- 2014 - Eusko Legebiltzarran Trebiñuk Arabarekin bat egiteko eskaera Espainiako Kongresura eramateko eskaera onartu zen, EAJ, EH Bildu eta PSEren aldeko eta PPren aurkako bozkekin.
MunduaAldatu
- 1919 - Luxenburgoko emakumeek bozkatzeko eskubidea lortu zuten.
- 1952 - Elisabet II.a Erresuma Batuko erregina bihurtu zen, bere aita, Jurgi VI.a hil ondoren.
- 1992 - ETAk Madrilgo Cruz Verde plazan bonba-auto bat eztandarazi zuen.
- 2001 - Hauteskundeak irabazi ostean Ariel Sharon Israelgo lehen ministro kargurako izendatu zuten ofizialki.
- 2014 - Ceutako El Tarajal hondartzako itsasertzean 15 pertsona itota hil ziren Maroko eta Ceuta bereizten dituen dikea igerian gainditzeko ahaleginetan ari zirela.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2008 - Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultateak eta Ibaizabal argitaletxeak Korana, Budaren Hitza eta Dao De Jing erlijio-idazkiak lehen aldiz euskaratu eta argitaratu zituzten.
MunduaAldatu
- 1936 - The Petrified Forest filma estreinatu zen, Archie Mayo estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Leslie Howard, Bette Davis, Humphrey Bogart, Genevieve Tobin eta Dick Foran aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1974 - Zardoz filma estreinatu zen, John Boorman ingeles zinema zuzendariak zuzendu eta Sean Connery, Charlotte Rampling eta Sara Kestelman aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1981 - Fort Apache, The Bronx filma estreinatu zen, Daniel Petriek zuzendu eta Paul Newman, Ed Asner, Ken Wahl, Danny Aiello, Rachel Ticotin, Kathleen Beller, Pam Grier, Clifford David eta Miguel Piñero aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologiaAldatu
KirolakAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1722 - Armand Beltzuntze, baxenafar militar eta politikaria (h. 1763).
- 1801 - Joanes Etxeto, euskal bertsolaria (h. 1887).
- 1845 - Jean-Paul Habans, Paulus, lapurtar abeslaria (h. 1908).
- 1860 - Enrique Areiltza Arregi, Bilboko mediku ospetsua (h. 1926).
- 1863 - Léon Pradet-Balade, baxenafar politikaria (h. 1931).
- 1883 - Doroteo Ziaurritz, gipuzkoar sendagilea eta politikaria, EBBko presidentea (h. 1951).
- 1899 - Patricio Caicedo, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1981).
- 1902 - Jean-Baptiste Bédère, lapurtar errugbilaria (h. 1969).
- 1912 - Teofilo Urdanotz, nafar filosofo domingotarra (h. 1987).
- 1922 - Jose Luis Lopez Panizo, Panizo, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1990).
- 1940 - Ricardo García Damborenea, euskal herritar politikari eta medikua, Madrilen.
- 1944 - Pilar Arostegi, gasteiztar agirizaina, Gasteizko Udal Artxiboko lehenengo emakumezko artxibozaina (h. 2006).
- 1946 - Mattin Partarrieu, frantziar margolaria, Hazparnen.
- 1947 - Blas Ziarreta, bizkaitar futbol entrenatzailea.
- 1957 - Manuel Lezertua, bizkaitar abokatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa.
- 1971 - Éric Ospital, lapurtar txerriki-egile artisaua.
- 1974 - Jorge Aizkorreta, bizkaitar futbolari ohia.
- 1979 - Pablo Orbaiz, nafar futbolaria.
- 1986 - Iñaki Bikandi, bizkaitar futbol arbitroa.
MunduaAldatu
- 1612 - Antoine Arnauld, frantziar apaiza, teologoa, filosofoa eta matematikaria (h. 1694).
- 1664 - Mustafa II.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1703).
- 1665 - Ana Britainia Handikoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea (h. 1714).
- 1778 - Ugo Foscolo, italiar idazlea (h. 1827).
- 1802 - Charles Wheatstone, britainiar fisikaria (h. 1875).
- 1818 - Jenaro Quesada, espainiar militar eta politikaria (h. 1889).
- 1833 - José María de Pereda, kantabriar eleberrigilea (h. 1906).
- 1834 - Edwin Klebs, alemaniar patologo eta bakteriologoa (h. 1913).
- 1846 - Raimundo Andueza Palacio, Venezuelako presidentea (h. 1900).
- 1865 - Andrew Crommelin, frantziar-irlandar astronomoa (h. 1939).
- 1879 - Othon Friesz, frantziar margolaria eta diseinatzailea (h. 1949).
- 1895 - Babe Ruth, estatubatuar beisbol jokalaria (h. 1948).
- 1897 - Alberto Cavalcanti, brasildar zinemagilea (h. 1982).
- 1899 - Ramón Novarro, mexikar aktorea, zinemako lehenbizikoetako latindar sex symboltzat joa (h. 1968).
- 1903 - Claudio Arrau, txiletar piano-jotzailea (h. 1991).
- 1908 -
- Amintore Fanfani, Italiako 32. lehen ministroa (h. 1999).
- Herbert Southworth, estatubatuar historialaria (h. 1999).
- 1911 - Ronald Reagan, Ameriketako Estatu Batuetako 40. Presidentea eta aktorea (h. 2004).
- 1912 - Eva Braun, Hirugarren Reicheko azkeneko berrogei orduetako Lehen Dama eta Adolf Hitlerren emaztea (h. 1945).
- 1913 - Mary Leakey, britainiar paleoantropologoa (h. 1996).
- 1916 - John Crank, ingeles matematikaria (h. 2006).
- 1917 - Zsa Zsa Gabor, hungariar-estatubatuar aktorea (h. 2016).
- 1925 - Pramoedya Ananta Toer, indonesiar idazlea, herrialde horretako garrantzitsuenetako bat (h. 2006).
- 1927 - Gerard O'Neill, estatubatuar fisikaria (h. 1992).
- 1931 - Rip Torn, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- 1932 -
- Camilo Cienfuegos, kubatar iraultzailea, Kubako Iraultzaren ikurrik esanguratsuenetarikoa (h. 1959).
- François Truffaut, frantziar zinema zuzendaria, Nouvelle Vague korrontearen fundatzaileetakoa (h. 1984).
- 1945 - Bob Marley, jamaikar abeslari eta musikagilea, reggae musikari ezagunena (h. 1981).
- 1946 - Kate McGarrigle, quebectar folk musikari eta abeslaria (h. 2010).
- 1949 - Jim Sheridan, irlandar zinema zuzendari, aktore, ekoizle eta gidoilaria.
- 1950 - Natalie Cole, estatubatuar abeslari eta aktorea (h. 2015).
- 1962 - Axl Rose, estatubatuar abeslaria eta musikagilea, Guns N' Roses taldeko abeslaria.
- 1963 - Josep Maria Bartomeu, kataluniar enpresaburu eta kirol arloko burua, FC Bartzelona taldearen presidentea.
- 1971 - José María Jiménez, El Chaba, espainiar txirrindularia (h. 2003).
- 1973 - Valentina Carnelutti, italiar aktore eta bikoiztailea.
- 1980 - Ludovic Delporte, frantziar futbolari ohia.
- 1983 - Branko Ilić, esloveniar futbolaria.
- 1984 -
- Piret Järvis, estoniar abeslari, gitarra-jotzaile eta telebista aurkezlea.
- Xoán Mourón, espainiar txirrindularia.
- 1990 - Theerathon Bunmathan, thailandiar futbolaria.
- 1991 - Maxi Iglesias, espainiar aktore eta modeloa.
- 1994 - Ezequiel Ávila, argentinar futbolaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1660 - Martin Redin, euskal militar eta politikaria (j. 1579).
- 1663 - Pedro Urbina, euskal apezpiku eta politikaria (j. 1585).
- 1763 - Frantzisko Xabier Agirre, Montehermosoko IV. markesa, arabar aitoren seme eta itsastarra, Madrilen (j. 1732).
- 1816 - Jacques Barthélémy Gramont de Castéra, lapurtar politikaria, Bordeleko alkatea, Bordelen (j. 1746).
- 1840 - Juan Mateo Zabala, euskal idazlea (j. 1777).
- 1845 - Sebastián de Miñano, Donostian bizitako espainiar idazle, kazetari, geografo, historialari eta politikari afrantsesatua (j. 1779).
- 1979 - José Antonio Vivó, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1930).
- 1981ean hilik aurkitua - José María Ryan, Lemoizko zentral nukelarreko eraikuntzen ingeniari burua, ETAk bahitu eta eraila (j. 1943).
- 1989 - Agustín Cotorruelo, bizkaitar katedraduna eta politikaria, Madrilen (j. 1925).
- 1996 - Fernando Múgica Herzog, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1934).
- 2014 - Enrique Alcat, nafar kazetaria (j. 1962).
- 2015 - Roman Maiz Okelar, gipuzkoar herri-bertsolaria (j. 1928).
- 2017 - Luis Pedro Santamarina, euskal txirrindularia (j. 1942).
MunduaAldatu
- 743 - Hixam ibn Abd al-Malik, omeiatar kalifa (j. 691).
- 893 - Fozio, Bizantzioko elizgizona.
- 1497 - Johannes Ockeghem, Errenazimentuko frantses-flandestar eskolako musikagile nagusia (j. c. 1410).
- 1612 - Christophorus Clavius, alemaniar matematikari eta astronomo jesuita (j. 1538).
- 1685 - Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea (j. 1630).
- 1695 - Ahmed II.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1643).
- 1740 - Klemente XII.a, Aita santua (j. 1652).
- 1785 - John Belchier, britainiar medikua (j. 1706).
- 1793 - Carlo Goldoni, italiar antzerkigile eta musikagilea (j. 1707).
- 1804 - Joseph Priestley, ingeles kimikaria, oxigenoaren aurkitzailea (j. 1733).
- 1833 - Fausto Elhuyar, euskaldun jatorriko kimikaria, wolframaren aurkitzailea (j. 1775).
- 1879 - Miķelis Krogzemis, letoniar olerkaria, Letoniako poesia nazionalaren aitzindaria (j. 1850).
- 1900 - Piotr Lavrovich Lavrov, errusiar iraultzailea eta filosofoa (j. 1823).
- 1916 - Ruben Dario, nikaraguar poeta (j. 1867).
- 1918 - Gustav Klimt, austriar margolari sinbolista (j. 1862).
- 1923 - Edward Emerson Barnard, estatubatuar astronomoa (j. 1857).
- 1929 - Maria Kristina Austriakoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1858).
- 1952 - Jurgi VI.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (j. 1895).
- 1958 - Charles Langbridge Morgan, ingeles eleberrigilea (j. 1894).
- 1962 - Candido Portinari, brasildar margolari espresionista (j. 1903).
- 1963 - Abd el-Krim, Espainiaren eta Frantziaren kolonialismoaren aurka jardun zuen Rifeko buruzagia.
- 1964 - Emilio Aguinaldo, Filipinetako askatasunaren heroia (j. 1869).
- 1984 - Jorge Guillén, 27ko belaunaldiko espainiar olerkaria (j. 1893).
- 1985 - Inger Hagerup, norvegiar poeta, antzerkigile eta eleberrigilea (j. 1905).
- 1989 -
- André Cayatte, frantziar zinemagile, idazle eta kazetaria (j. 1909).
- Chris Gueffroy, Berlingo Harresia zeharkatzen ari zela hil zen azken pertsona (j. 1968).
- 1990 - José María García de Paredes, espainiar arkitektoa (j. 1924).
- 1991 - María Zambrano, espainiar filosofo eta saiakeragilea (j. 1904).
- 1992 - Erich Andres, alemaniar argazkilaria, Espainiako Gerra Zibilean Euskal Herrian argazkiak ateratakoa (j. 1905).
- 1993 - Arthur Ashe, estatubatuar tenislaria (j. 1943).
- 1994 -
- Joseph Cotten, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- Jack Kirby, estatubatuar komikigilea, superheroien marrazkigile artean nagusitzat hartua (j. 1917).
- Luis Alberto Sánchez, peruar poligrafoa, politikaria eta hezitzailea (j. 1900).
- 2002 - Max Perutz, britainiar biokimikaria, 1962ko Kimikako Nobel Saria (j. 1914).
- 2011 -
- Josefa Iloilo, Fijiko Errepublikako presidentea (j. 1920).
- Gary Moore, irlandar gitarra-jotzailea eta abeslaria (j. 1952).
- 2012 - Antoni Tàpies, kataluniar margolari eta eskultorea (j. 1923).
- 2015 -
- André Brink, hegoafrikar idazlea, afrikaans hizkuntzaz eta ingelesez idazten zuena (j. 1935).
- Assia Djebar, frantsesezko idazle, zinemagile, antzerki-zuzendari eta historialari aljeriarra (j. 1936).
- 2017 -
- Roger Walkowiak, frantziar txirrindularia (j. 1927).
- Joost van der Westhuizen, hegoafrikar errugbilaria (j. 1971).
- 2018 - Liliana Bodoc, argentinar idazle eta poeta (j. 1958).
- 2019 - Manfred Eigen, alemaniar fisikari eta kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (j. 1927).