Doroteo Ziaurritz

Doroteo Ziaurritz Aginaga (Tolosa, 1883ko otsailaren 6a - Donibane Lohizune, 1951ko irailaren 2a) gipuzkoar sendagilea eta politikaria izan zen. Tolosako alkate izan zen (1931-1932), eta euskaltzale sutsua. Ez zuen idazkirik utzi. Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari hautatu zuten 1935. urtean, eta Alderdi Jeltzaleko lehendakari izan zen 1936-1951. urteetan. Ipar Euskal Herrira erbesteratu behar izan zuen Espainiako Gerra Zibilean, eta gerrako zaurituei eta Iparraldera alde egindako euskaldunei laguntzeko batzordeetan lan egin zuen.

Doroteo Ziaurritz
Bizitza
JaiotzaTolosa1883ko otsailaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Lohizune1951ko irailaren 2a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea

ErreferentziakAldatu


Aurrekoa
Ixaka Lopez-Mendizabal
EBBko presidentea
1935ko uztaila - 1951ko iraila
Ondorengoa
Juan Ajuriagerra