Juan Mateo Zabala

euskal idazlea

Juan Mateo Zabala Zabala (Bilbo, Bizkaia, 1777ko irailaren 21a - Zarautz, Gipuzkoa, 1840ko otsailaren 6a) euskal idazlea eta aditua izan zen.

Juan Mateo Zabala
Bizitza
JaiotzaBilbo1777ko irailaren 21a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaZarautz1840ko otsailaren 6a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
KidetzaAnaia Txikien Ordena
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Literaturaren Zubitegia: 293

Bizitza

aldatu

Bere aita Bakiokoa zen eta bere ama Areatzakoa. Uste da bere lehen ikasketak Bilboko frantziskotarrekin egin zituela eta ondoren, udalerritik kanpo, fraide izateko ikasten jarraitu zuen, ziurrenik Kantabrian edo Gaztelan. 1792an frantziskotarren ordenan sartu zen nobizio bezala 15 urte zituela eta 1803an apaiz egin zen. Zabalak esan zuen ikaslea izan zen garaian euskararen erabilera eta ezgautza gutxitzen joan zela. Horregatik, hizkuntza berriro ikastearen garrantzia ikusi zuen, Larramendi eta Astarloaren lanak erabiliz. 1804 eta 1808 urteen artean, Filosofia irakurle bezala jardun zuen Bilboko komentu frantziskotarran, 1808ko sekularizazio bonapartista gertatu zen arte. 1815ean Zarauzko frantziskotarren komentura joan zen eta bertako nagusi izan zen 1826 eta 1839. urteetan. Lan handia egin zuen misiolari gisa, beti Bizkaiko herrietan barrena eta batzuetan Alabakoetan.

Pedro Antonio Añibarro laguna izan zen, eta harekin batera bizi izan zen komentuan. Gutun trukaketa jakingarria izan zuen Lécluserekin eta Ulibarrirekin. Euskarari buruzko obrak idatzi zituen, guztiak hil ondoren argitaratu zirenak: El verbo regular vascongado (1848), bizkaierazko aditza aztergai duena; Noticias de las obras bascongadas que han salido a luz después de las que cuenta el P. Larramendi (1856); Fábulas en dialecto vizcaíno (1907), Julio Urkixok, RIEVen argitaratuak. Azken lan honetan Juan Antonio Mogelek idatzitako alegia batzuk ere aurkitzen dira bertan jasoak. Zarauzko frantziskotarren komentuan gordetzen dira oraindik Zabalaren eskuizkribu argitaragabeak.

Bere gramatika argitaratu ostean, hiperbizkaiera deituriko mugimendu berri bat sortu zen.

Bere bizitzaren azken urteak triste eta aztortzaileak izan ziren. Guda Naopeonikoak eta guda zibilak jasan zituen. 1839ko Bergarako hitzarmena gertatu ondoren, ez zuen lasai bizi. Hark adierazi zuen bezala, birritan eraman zuten Getarira baioneten artean eta zentinela batekin atxilotuta egon zen. [1]

  • El verbo regular vascongado (1848). Liburu horretan erreferentzia egin zion 30 euskal liburu ezberdinei euskal bibliografian aditua zelako.
  • Noticias de las obras bascongadas que han salido a luz después de las que cuenta el P. Larramendi (1856). Bonaparte printzeak argitaratu zuen egilea aipatu gabe.
  • “103 Conjugaciones del presente perfecto de indicativo en el dialecto vizcaíno o muestra de los 206 presentes de indicativo que da al bascuence D. Pablo Pedro de Astarloa.”(1829). Zabala Lecluserako egin zuen lan hori eta Euskara aldizkarian argitaratu zuen 1922an.
  • Sermoiak: 1816 eta 1833 artean idatzitakoak. Edizioa Luis Villasantek prestatu zuen eta Euskaltzaindiak bi liburukitan argitaratu zuen (1996 eta 2000).

Poesia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. (Gaztelaniaz) «Zabala Zabala, Juan Mateo de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2025-03-17).