Mecklenburg[1] (alemanez ˈmeːklənbʊʁk ahoskatua; behe-alemanez: Mękel(n)borg ˈmɛːkəl(n)bɔrx ahoskatua) iparraldeko Alemaniako eskualde historikoa da, egungo Mecklenburg-Aurrepomerania land mendebaldean kokaturik. Eskualdeko hiri nagusiak Rostock, Schwerin, Neubrandenburg, Wismar eta Güstrow ziren.

Mecklenburg
 Alemania
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak53°50′14″N 11°28′16″E / 53.8372°N 11.4711°E / 53.8372; 11.4711
Demografia

Eskualde hau kostaldeko lautadan dago, ibai, ubide eta laku txikiekin. Bere mugak Itsaso Baltikoa iparraldean, Recknitz eta Trebel ibaiak ekialdean eta Elba ibaia hego-mendebaldean dira. Mendebaldean Saxonia Beherea eta Holstein ditu.

Mecklemburgo Germaniako Erromatar Inperio Santuko dukerri bat izan zen. 1621ean bi dukerri handitan banatu zen. 1918tik 1933ra Weimarko Errepublikaren parte izan zen, eta, ondoren, 1933 eta 1945 artean, Meckemburgoko Estatu Batuak izenarekin. 1945etik 1949ra sobietar okupaziopean egon zen, beranduago Alemaniako Errepublika Demokratikoaren zati izan zen, eta, ondoren, 1990etik aurrera, Alemaniako Errepublika Federaleko Mecklenburg-Aurrepomerania estatu federatukoa.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu