Ana Britainia Handikoa

Ana Britainia Handikoa[1] (Londres, Ingalaterra, 1665eko otsailaren 6aib., 1714ko abuztuaren 1a) Jakue II.a Ingalaterrakoaren alaba, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregina izan zen, eta Estuardo etxeko azkenekoa.

Ana Britainia Handikoa

Monarch of Great Britain (en) Itzuli

1707ko maiatzaren 1a (juliotar egutegia) - 1714ko abuztuaren 1a (juliotar egutegia)
← baliorik ez - Jurgi I.a Erresuma Batukoa
erregina

1702ko martxoaren 8a (juliotar egutegia) - 1707ko maiatzaren 1a (juliotar egutegia)
Eskoziako erregea

1702ko martxoaren 8a (juliotar egutegia) - 1707ko maiatzaren 1a (juliotar egutegia)
Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa - baliorik ez →
Ingalaterrako monarka

1702ko martxoaren 8a (juliotar egutegia) - 1707ko maiatzaren 1a (juliotar egutegia)
Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa - baliorik ez →
Irlandako monarka

1702ko martxoaren 8a (juliotar egutegia) - 1714ko abuztuaren 1a (juliotar egutegia)
Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa - Jurgi I.a Erresuma Batukoa
Bizitza
JaiotzaSt. James jauregia eta Londres1665eko otsailaren 6a (juliotar egutegia)
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaKensington jauregia eta Londres1714ko abuztuaren 1a (juliotar egutegia) (49 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaJakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa
AmaAnne, Duchess of York
Ezkontidea(k)Jurgi Danimarkakoa  (1683ko uztailaren 28a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEstuardo etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata, politikaria, erregina, agintaria, estatu-politikaria eta monarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Find a Grave: 1979 Edit the value on Wikidata

Ana Karlos I.a Ingalaterrakoaren biloba zen. 1683ko uztailaren 28an Danimarkako Jurgi printzearekin ezkondu zen, protestantea berau. Hemeretzi seme-alaba izan zituen baina bat bera ez zen heldu izatera iritsi. Honek ondorengotza arazoak ekarri zizkion erreinuari.

Gilen III.a Ingalaterrakoa hil zenean, Erresuma jarauntsi zuen. Erreinuaren ondorengotzarekin izandako arazoen ondorioz, eta Eskoziarekin izandako tirabira guztien amaiera gisa, 1707ko Batasunaren Legea ezarri ondoren, Britainia Handia gobernatu zuen lehendabiziko monarka bilakatu zen. 1707an Eskozia eta Ingalaterrako parlamentuak batu zituen.

Bi partidutako sistema nagusitu zen bere erregetzan parlamentuan. Erregina tory partiduaren aldekotzat har daiteke, eta, hortaz, whig partidua aurka izan zuen. Hala ere, erreginaren lagun mina izan zen Sarah Jennings, eta aholkulari gertukoena. Honek whig partiduaren aldeko erabakiak hartu zituen. Sarah Jenningsen senarra zen John Chruchill, Marlborougheko I. Dukea. Azken honek gidatu zituen Espainiako Erregetzarako Gerran Britaniako gudarosteak; garaipena lortu zuen Blenheimen (1704), Ramilliesen (1706), Oudernaden (1708) eta Malplaqueten (1709).

John Clostermanen eskolako erretratua, 1702 ingurukoa

1708an Sarah Jenningsekin izandako adiskidetasuna hoztu zen. Abigail Hill pasa zen izatera adiskide minena eta gertuko aholkularia.

Espainiako Erregetzarako Gerraren amaiera gisa Utrechteko Ituna sinatu zuen.

Seme-alabarik gabe hil zenez, Jurgi I.a Britainia Handikoa bere bigarren lehengusuak ordezkatua izan zen. Hau Hannover etxeko lehen erregea izan zen.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa
Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea
1702ko martxoaren 8a1714ko abuztuaren 1a
Ondorengoa
Jurgi I.a Britainia Handikoa