Ireki menu nagusia

Omeiatar Kalifa-herria

Omeiatar Kalifa-herria[1] (arabieraz: بنو أمية‎, Banu Umayyah) Mahoma hil ondoren izandako lau kalifa-herrietatik bigarrena izan zen. Omeiatar leinuak zuzendua izan zen, leinuaren sortzailea Umayya ibn Abd Shams izan zen. Omeiatarren familia Uthman ibn Affanekin iritsi zen boterera (K. o 644–656), baina omeiatarren erregimena Muawiya ibn Abi Sufyanek sortu zuen Musulmanen Lehen Gerra Zibilaren ondoren, 661. urtean (Hejiraren ondoko 41. urtean).

Omeiatar kalifa-herria
بنو أمية
Banu Umayyah
661 – 750
Monarkia

Omeiatar kalifa-herriko bandera

Omeiatar kalifa-herriko armarria

Umayyad750ADloc.png
Historian izandako zabalera handiena.
Geografia
Hiriburua Damasko
Kultura
Hizkuntza(k) Arabiera
Erlijioa Islam sunita
Historia
Sorrera 661
Ezeztapena 750
Erbestean hasiera 756
Erbestean bukaera 1031
Aurrekoak
Flag of Afghanistan (1880–1901).svgRasidar kalifa-herria
Flag of PalaeologusEmperor.svgBizantziar inperioa
Flag of None.svgBisigodoen erresuma
Ondorengoak
Abbastar Kalifa-herriaFlag of Afghanistan (1880–1901).svg
Kordobako Kalifa-herriaUmayyad Flag.svg

Nahiz eta omeiatarrak jatorriz Mekakoak izan, Damasko aukeratu zuten hiriburutzat. Hedadurarik zabalena izan zuenean (13.400.000 km2), munduko inperiorik zabalena bilakatu zen.[2]

Gizarte antolaketaAldatu

Omeiatarren zerga sistema eta praktika administratiboak ez omen ziren bidezkoak hainbat musulmanen begietara. Izan ere, kalifa-herrian lau gizarte klase bereizten ziren:

  • arabiar musulmanak
  • arabiarrak ez ziren musulmanak
  • musulmanak ez ziren pertsona libreak (kristauak, juduak, zoroatriarrak)
  • esklaboak

Arabiar musulmanak gizartearen goialdean zeuden, eta konkistatutako lurraldeetan agintzen zuten. Islamak musulman guztien arteko berdintasuna sustatzen duen arren, arabiarrek estimu handiagoan zuten haien burua eta ez ziren gainerako musulmanekin nahasten. Musulmanen arteko desberdintasunak ezinegona sortu zuen, eta islama gehiago hedatzen zen neurrian, fededun berriek ez zituzten arabiarren eskubide berak. Horren ondorioz eta beste hainbat a, abbastar iraultza gertatu zen 740ko hamarkadan. Abbastar Kalifa-herriak omeiatarrak bota zituenean, Al-Andalusera ihes egin zuten eta 1031. urtera arte iraun zuen Kordobako Kalifa-herria sortu zuten.

Damaskoko kalifen zerrendaAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Omeiatar Kalifa-herria  
  1. Euskaltzaindia (PDF) 182. arauaː Dinastien izenak.
  2. Blankinship, Khalid Yahya (1994) The End of the Jihad State, the Reign of Hisham Ibn 'Abd-al Malik and the collapse of the Umayyads State University of New York Press 37 or. ISBN 0791418278.


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.