Fozio (grezieraz: Φώτιος, Phōtios; Konstantinopla, c.820 - Bordi, Armenia, 893ko otsailaren 6a) Bizantzioko elizgizona eta Eliza Ortodoxoko santua izan zen.

Fozio
Патриарх фотий.png
Konstantinoplako patriarka ekumeniko

877 - 886
Patriarch Ignatius of Constantinople (en) Itzuli - Stephen I of Constantinople (en) Itzuli
Konstantinoplako patriarka ekumeniko

858 - 867
Patriarch Ignatius of Constantinople (en) Itzuli - Patriarch Ignatius of Constantinople (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Konstantinoplac.820
Herrialdea  Bizantziar Inperioa
Heriotza Armenia893ko otsailaren 6a ( urte)
Familia
Aita Serge
Ama Irene
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak bibliografoa, apaiza, idazlea, filosofoa eta klerikoa
Lan nabarmenak Bibliotheca (en) Itzuli
Santutegia
Otsailaren 6
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasun ortodoxoa

BizitzaAldatu

Mikel III.ak Konstantinoplako aitalehen izendatu zuen 858an, Ignazioren ordez, baina 863an Nikolas I.a Aita Santuak eskumikatu eta kargutik bota zuen. Foziok, 867an Konstantinoplan bildu zen kontzilioaren bidez, Aita Santua eskumikatuz erantzun zion (Fozioren zisma). Basilio I.a enperadoretzara heltzean, kargutik kendu zuen eta berriro Ignazio jarri, eta Konstantinoplako IV. kontzilio ekumenikoak (869-870) kondenatu zuen. Ignazio hiltzean (877), berriro aitalehen izendatu zuten, eta harreman onak izan zituen harrezkero Erromarekin. Hala ere, beti ortodoxiaren aldeko sutsu agertu zen Erromaren aurrean, eta haren jarrera hartu zuten ortodoxoek eredutzat XI. mendean eliza ortodoxoa Erromatik banatu zenean. Berak eratu zuen Zirilo eta Metodioren misioa eslaviarren artean (862-863).

IdazlanakAldatu

Bere obra nagusiak Myrobiblion edo Biblioteka, Amphilochia, Manikeoen kontra eta Izpiritu Santuari buruzko saiakera dira.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fozio