Mattin Partarrieu (Hazparne, Lapurdi, 1946ko otsailaren 6a) margolaria da.

Mattin Partarrieu
Bizitza
JaiotzaHazparne1946ko otsailaren 6a (78 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Bizitza aldatu

Hazparnen sortua, 4 urte zituela, bere sendia Parisera aldatu zen. Hubert pintore sonatuaren lantegian, Montparnasseko goi-mailako eskolan, eta Vergeaux eta Chamfleuryko lantegietan ikasi zituen margolaritza, grabatugintza eta litografia. 1970ean pintore gazteentzako Malakoff saria irabazi zuen, eta 1981ean Lutec akademiako urrezko domina jaso. Geroztik artearen munduko hiriburu esanguratsu anitzetan izan ditu bere lanak erakusgai,[1] Donibane Lohizuneko Hordago galeriarekiko atxekimendu bereziarekin.[2]

Estiloa aldatu

Partarrieuren estiloa behin baino gehiagotan parekatu Henri Toulouse-Lautrec-enarekin (eguneroko bizitza, kutsu onirikoa, erotikoa...), berak konparazio hau eskertzen duelarik. Halere, bere burua marrazkilaritzat du gehiago, margolaritzat baino; eta oro har bere lanek jarrera umoretsua mantentzen dute. Haietan gai rekurrentea aurkitzen dugu, bere bi munduei erreferentzia eginez: iraganeko baserri giro idilikoa, Pariseko giro kosmopolitarekin kontrajarria.[3] Bere lan gehienetan euskaltasunari apropos eginiko keinuren bat aurkitzen dugu, detaile txikiak oro har.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Partarrieu» www.spend-in.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  2. (Frantsesez) «Mattin Laurent PARTARRIEU» EUSKAL BIDEAK 2013-05-07 (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  3. (Ingelesez) «Mattin Laurent Partarrieu» image-design (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  4. San Franciscoko Euskal Etxea. About the artist. http://www.sfbcc.us/.

Kanpo estekak aldatu