Colette Chiland

psikiatra eta unibertsitate irakaslea

Colette Chiland (Paris, 1928ko otsailaren 6a - ib., 2016ko irailaren 16a) psikiatra, psikologo klinikoa eta psikoanalista frantsesa izan zen. Baita unibertsitateko irakaslea izan da. Transexualitatearen Ikerketa eta Laguntzarako SoFECT (Société Française d'étude et de prise en charge du transsexualisme) erakundearen ohorezko presidentea izan zen.

Colette Chiland
Bizitza
JaiotzaParisko 20. barrutia1928ko otsailaren 6a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 14. barrutia2016ko irailaren 16a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Medikuntza Eskola
Université Paris-Diderot
Hezkuntza-mailaagrégation de philosophie (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Gerard Poussin (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpsikiatra, unibertsitateko irakaslea eta psikoanalista
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Colette Chilandek Parisko Lycée Hélène Boucher- en ikastetxean egin zituen ikasketak eta ondoren hypokhâgnen Lycée Fénelonen sartu zen [1] . Medikuntzan doktoratu zen 1954an eta psikologia eta filosofia ikasketak burutu zituen. Filosofian agregazioa lortu zuen 1955ean [2] .

Bi urtez irakatsi zuen lizeo batean eta eskola normaletan, Sorbonan unibertsitateko laguntzaile izendatua izan aurretik. Hor, irakasle laguntzaile eta psikologia kliniko irakasle gisa karrera bat egin zuen René Descartes Unibertsitatean Parisen [3] . Psikopatologia alorreko tesia defendatu zuen Pariseko Unibertsitatean 1970ean eta 1971n argitaratu zuen: L'enfant de six ans et son avenir (Sei urteko umea eta bere etorkizuna) [4] izenburupean.

1995. urtera arte Alfred Binet zentroan psikiatra gisa lan egin zuen [5] . Hainbat elkarteko kidea da, besteak beste, Pariseko Psikoanalitikarena, Haur eta Nerabeen Psikiatria eta Lanbide Elkartuen Nazioarteko Elkarteko ohorezko presidentea (IACAPAP) [6] eta Frantziako transexualismoaren ikerketa eta kudeaketaren Elkartekoa .

Bere karreran zehar, haurren psikoanalisiaren sortzaileetako batzuekin lotura izan zuen, besteak beste, Anna Freud, Melanie Klein eta Donald Winnicott [7] eta bere formakuntzan aipagarriak dira Serge Lebovici eta René Diatkine .

Ikerketak aldatu

Psikoanalisiaren Teorilaria aldatu

Freudek duen emakumearen inguruko kontzepzioekin nahiko kritikoa da. Izan ere, 2005 urtean egin zioten elkarrizketa batean aipatzen du bere etsipena Psikoanalisiarekiko, diziplina horren irekitasun ezagatik beste jakintzagai ekarpenekin. Bestalde, gai metodologikoekin oso interesatuta zegoen, batez ere ikerketa klinikoko elkarrizketarekin [8].

Bere irakaskuntza jardueren baitan, psikologoen prestakuntzaren inguruko gogoeta egiten zuen, profesionalek bere gain hartu beharko dituzten funtzio zehatzei dagokienez. Bereziki konbentzituta zegoen orientabide praktikoaren beharraz formakuntzan, psikologoen lanbiderako, gizartean lan egiteko gaitasunari eta talde lanean aritzeko trebakuntzari, garrantzi handiagoa ematen jakinduria teorikoari baino,

« l’importance de former des professionnels praticiens, engagés sur le terrain et aptes à travailler en équipe, plutôt que des savants théoriciens »

Elkarrizketa klinikoa da nagusiki jorratzen zuen beste gaia.

Transexualismoarismoari buruzko lanak aldatu

Zenbait ikerketa egin zituen, bere praktika medikoari lotuta Fernand-Widal Hospitalean, haien sexua aldatu nahi zuten pertsonekin, genero identitatearen arabera. Colette Chiland-ek nahiago zuen

« identité sexuée »

terminoa erabiltzea. Izan ere,"identitate sexuala”terminoa Frantzian zabaldua dago, baina Ingelesek gehiago hitz egiten dute "genero identitateaz ”, ikuskera naturalista eta binarioa ekartzen duen kontzeptua dela adierazi bada ere. .

Lan argitaratuak aldatu

  • L'enfant de six ans et son avenir : L'Enfant, la famille et l'école, Paris, Puf, 1971 (ISBN 978-2-13-037823-5).
  • Homo psychanalyticus, Paris, Puf, coll. « Psychologie d'aujourd'hui », 1990, 332 p. (ISBN 978-2-13-042637-0)
  • L’enfant, la famille, l’école, Paris, Puf, coll. « Le Psychologue », 1993, 264 p. (ISBN 978-2-13-045697-1, online).
  • Les enfants et la violence, Paris, Puf, coll. « Monographies de psychanalyse », 1998, 258 p. (ISBN 978-2-13-048043-3,online).
  • Le transsexualisme, Paris, Puf, coll. « Que sais-je ? », 2003, 128 p. (ISBN 978-2-13-053675-8, online).
  • Le souci de l’humain : un défi pour la psychiatrie, Toulouse, Érès, 2010, 483 p. (ISBN 978-2-7492-1185-5, online).
  • Changer de sexe : Illusion et réalité, Paris, Odile Jacob, 2011, 349 p. (ISBN 978-2-7381-2451-7).
  • L'entretien clinique, Paris, Puf, coll. « Quadrige », 2013, 226 p. (ISBN 978-2-13-062128-7, online).
  • Cerveau, psyché & développement, Paris, Odile Jacob, impr. 2014, 250 p. (ISBN 978-2-7381-3130-0 et 2738131301, OCLC 882898529, online)

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez)Colette-chiland argitaletxearen fitxa egilearen inguruan [1]
  2. (Frantsesez) Babelio irakurleen sarean [2], kontsulta data 2017-08-11.
  3. (Frantsesez)PUF, Presses universitaires de France Argitaletxeko informazioa egilearen inguruan, kontsulta data: 2017-08-11
  4. (Frantsesez) Babelio plataforman egilearen datuak[Betiko hautsitako esteka] Kontsulta data, 2017-08-11.
  5. Constant 2016.
  6. (Frantsesez)Association Francophone de Psychologie et Psychopatologie de l'enfant et l'adolescent elkarteankontsulta data 2017-08-11]
  7. (Frantsesez)In memoriam: Colette Chiland, une pionnière de la psychiatrie et de la psychanalyse de l’enfant et de l’adolescent  doi:10.1016/j.neurenf.2016.11.001...
  8. (Frantsesez) Alain Braconnier, « Entretien avec Colette Chiland », Le Carnet Psy, bol. 97, zk. 2,‎ 2005, orr. 35-41 (DOI 10.3917/lcp.097.0035)

Kanpo estekak aldatu