Pramoedya Ananta Toer
Pramoedya Ananta Toer (Blora, Java, 1925eko otsailaren 6a - Jakarta, 2006ko apirilaren 30a) indonesiar idazlea izan zen, herrialde horretako garrantzitsuenetako bat.
Pramoedya Ananta Toer | |
---|---|
(1955) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Blora, 1925eko otsailaren 6a |
Herrialdea | Indonesia |
Heriotza | Jakarta, 2006ko apirilaren 30a (81 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: diabetes mellitusa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Indonesiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, idazlea eta saiakeragilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
aldatuPramoedya Ananta Toer erdialdeko Javako Blora herrian jaio zen. 1942an, japoniarrek uhartea inbaditu zutenean, inbasioaren alde agertu zen, indonesiar abertzale ugari bezala. Ondoren, japoniarren basakeria ikusirik, jarreraz aldatu zen[1]. Herbeheretarrek espetxeratu zuten 1947-1949 bitartean, Indonesiako independentzia gerran, eta kartzelan idatzi zituen bere obrarik aipagarrienetariko zenbait: Iheskaria (1950, Perburuan)[2], Gerrillari familia (1950, Keluarga Gerilya) eta Hau ez da jaia (1951, Bukan Pasar Malam). Kontakizun laburrak (1950, Goizaldea), eleberriak (1954, Ustelkeria), historiari buruzko saiakerak (1960, Txinatarrak Indonesian) eta kritika artikuluak idatzi zituen gerra amaitutakoan. Alderdi Komunistako kide izan zen, eta Suhartoren diktadura garaian 14 urte eman zituen preso Buru uhartean (1965-1979); han idatzi zuen Buruko Saila tetralogia ospetsua (1980-1988, Tetralogi Buru)[1][3].
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/9/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Aglionby, John. Pramoedya Ananta Toer. theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2016-09-07).
- ↑ Ananta Toer, Pramoedya. Iheskaria. Jose Emilio Txoperenak euskaratua, Txalaparta, armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2016-09-07).
- ↑ Pramoedya Ananta Toer-en heriotza. armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2016-09-07).
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pramoedya Ananta Toer |
- Euskarari ekarriak: Pramoedya Ananta Toer, ekarriak.armiarma.eus