Ireki menu nagusia

Fernando Múgica Herzog[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1934 - 1996ko otsailaren 6a) politikaria izan zen, Espainiako Langile Alderdi Sozialistakoa.

Fernando Múgica
Bizitza
Jaiotza Donostia1934
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1996ko otsailaren  6a (61/62 urte)
Heriotza modua gizahilketa: bala zauria
Hiltzailea Euskadi Ta Askatasuna
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

BizitzaAldatu

Aita Gerra Zibilean hildako euskal biolin-jolea eta ama judu-poloniar jatorria zuen frantziarra izan zituen. Enrique anaiarekin batera Alderdi Sozialistan sartu eta 1993ra arte Gipuzkoako Alderdi Sozialista zuzendu zuen. Ez zuen kargu publikorik izan.

Asociación de Amistad España-Israel elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta Espainiak Israel aintzatetsi zezan lan egin zuen. 1996an ETAk jaioterrian tiroz erail zuen.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Muxika onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2.   «El ex jefe de ETA Kantauri, condenado a 82 años de cárcel» El País 2008-1-18 .


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.