Roman Maiz
Bertsolari gipuzkoarra
Roman Maiz Uriguen “Okelar” (Mutriku, Gipuzkoa, 1928ko azaroaren 5a - ib., 2015eko otsailaren 6a) herri-bertsolari ezaguna izan zen, Modesto Maizen anaia.
Roman Maiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mutriku, 1928ko azaroaren 5a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2015eko otsailaren 6a (86 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta idazlea |
Izen bereko baserrian bizi izan zen. Bertsolari bezala bere saio gehienak sagardotegi eta elkarteetan izan zituen, askotan Jon Azpillagarekin baina baita ere Patxi Etxeberria, Jon Mugartegi, Nikolas Zendoia e.a. Felix Ibargutxiren hitzetan “bertsolaritza zaharreko azken maisu handietako bat da Okelar.”[1]
2012an bere bertsogintzari buruzko liburua argitaratu da. Lan horren sarreran horrela dio Pello Esnalek: "Izan ere bertsolari maitagarria bada, horixe da Roman Maiz, Okelar bertsolaria. Eta norbaiten bertsoek plazaratzea merezi badute Okelarren bertsoek merezi dute".[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Artikulua: Felix Ibargutxiren komentarioa DVn.
- ↑ Roman Maiz, Okelar bertsolaria
Bibliografia
aldatu- Mutrikuko Bertso Eskola: Okelar. Mutriku, 1993.
- Okelar anaiak (Roman eta Modesto): Okelar: Ahotik paperera. 25 urte.
- Roman Maiz, Okelar bertsolaria Pello Esnalek eta Joxemari Iriondok paratutako edizioa. Auspoa bilduma 322, 2012.ISBN: 978-84-7907-687-0
Kanpo estekak
aldatu- 2015-02-06 Hitza: Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza