Antoni Tàpies i Puig (ənˈtɔni ˈtapiəs; Bartzelona, 1923ko abenduaren 13a - ib., 2012ko otsailaren 6a) kataluniar margolaria izan zen. Bere belaunaldiko artistarik ospetsuenetariko bat, agian Bigarren Mundu Gerra osteko kataluniar artistarik onena ere izan zen. Dau-al-Set estiloa jorratu zuen surrealismo eta dadaismoarekin lotuta dagoena. Bere lanek Paul Klee eta Joan Miróren lanetan eragin handia izan zuten.

Antoni Tàpies

(2002)
Bizitza
JaiotzaBartzelona1923ko abenduaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona2012ko otsailaren 6a (88 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGerman School of Barcelona (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, ilustratzailea eta artista grafikoa
Lantokia(k)Bartzelona
Paris
Belgika
Herbehereak
New York
Italia
Suitza eta Hannover
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Berlingo Arteen Akademia
Royal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Grup Taüll
MugimenduaInformalism (en) Itzuli
Izengoitia(k)Tapies, Antoni

IMDB: nm0850012 Musicbrainz: d05ebb4f-f77b-48b9-b5ca-b02a89144f4a Discogs: 2207523 Edit the value on Wikidata

Hasieran surrealismoa landu zuen, eta gero arte abstraktua lantzen hasi zen frantses pintoreen eraginez. 1950. urtean bere lehen erakusketa egin zuen Bartzelonan. 1953. urtean New Yorkera joan zen, eta bere obra ezagutzera eman zen Estatu Batuetan zehar. Nazioarteko erakusketa handietan hartu zuen parte. Pintura lanez gainera, aipagarria da bere lan grafikoa ere (grabatuak, litografiak, serigrafiak). 1979an Berlingo Akademiako kide hautatu zuten, 1981ean Frantziako arte ederretako urrezko domina irabazi zuen, eta 1984an Basileako Rembrandt saria.

1960. urteaz geroztik, pintura lanetan jarraitu bazuen ere, eskultura lanetan jardun zuen gehienbat. Material ugari erabili zituen bere eskulturetan: brontzea (1987, Cruz anudada), zeramika (1988, Sillón con barra), aluminioa eta altzairua (1990, Silla y nube). Bartzelonan badago bere lanez beteriko museo bat, Fundació Tàpies izenekoa.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoni Tàpies