Ruth Elizabeth "Bette" Davis (Lowell, 1908ko apirilaren 5a - Neuilly-sur-Seine, 1989ko urriaren 6a) Estatu Batuetako aktorea izan zen, bitan Oscar sariaren irabazlea.

Bette Davis

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRuth Elizabeth Davis
JaiotzaLowell (Massachusetts)1908ko apirilaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNeuilly-sur-Seine1989ko urriaren 6a (81 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
AitaHarlow Morrell Davis
AmaRuth Augusta 'Ruthie' Favor
Ezkontidea(k)William Grant Sherry (en) Itzuli  (1945 -  1950)
Gary Merrill  (1950 -  1960)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCushing Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakautobiografialaria, karaktere aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, aktorea eta musikaria
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Enplegatzailea(k)Warner Bros.
Jasotako sariak
DiskoetxeaMGM Records

bettedavis.com
IMDB: nm0000012 Allocine: 994 Rottentomatoes: celebrity/bette_davis Allmovie: p17295 20235 Metacritic: person/bette-davis TV.com: people/bette-davis IBDB: 37447
Facebook: BetteDavis iTunes: 15865924 Last fm: Bette Davis Musicbrainz: c340b14b-f290-4354-8736-16271d67a378 Songkick: 170478 Discogs: 907696 Find a Grave: 258 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Broadwayen aritu ostean, Hollywoodera jo zuen, non Universal Studios konpainiako hainbat filmetan agertu zen. Orduan Warner Bros. konpainiarekin sinatu zuen. Hurrengo urteetan aktore nabarmenetakoa[1] bihurtu zen. Goraipamenak jasotzen zituen film-genero askorengatik, bai melodramengatik bai komediengatik. Haren arrakasta handiena, dena den, drama erromantikoak ziren, nahiz eta "emakumezko filmak" zirela eragozten zitzaion, Bette Davisen atsekaberako.

Kameraren aurrean indar handiko pertsonaiak[2] jokatzeagatik ezaguna bilakatu zen. Askotan glamour gutxikoak edo gaiztokoak ziren paperak. Perfekzionista zela leporatzen zioten, eta zuzendariekin nahiz ekoizleekin izandako liskarrak[3] prentsara ere iristen ziren. 1950eko hamarkadan haren karrera gainbehera etorri zen, nahiz eta zineman zein telebistan lanean jarraitu zuen hurrengo hamarkadetan.

Zinemako arte eta zientzien Akademiako lehendabiziko emakumezko presidentea[4] izan zen. Hollywooden barnan errespetua eskuratu zuen. Hamaika aldiz Oscarrerako izendapena jaso zuen, eta bizitza osoko saria lortu zuen lehen emakumea izan zen[5].

Haren nortasun sendoak, haren estiloak eta haren une oroko zigarretak osatu dute Bette Davisen irudia. Mingaina zorrotza ere bazuen, eta kritika mingarriak ere adierazten zuen Hollywood, gainerako aktore eta bere buruaren inguruan. Azken urteetan aitortu zuen bere lehentasun bakarra zinemagintza zela, bizitza pertsonala bigarren mailan utziz. Agian arrazoi honengatik lau aldiz ezkondu zen.

Azken urteetan bularreko minbiziak jota zebilen. Frantzian hil[6] zen Donostiatik zetorrela, Donostiako Zinemaldian ohoretu ondoren.

Filmografia aldatu

 
Bette Davies Jezebel filmeko trailerrean.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «AFI’s 100 YEARS…100 STARS» American Film Institute (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. «Charles Pierce as Bette Davis» www.bochynski.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. (Ingelesez) Bette Davis' Dispute With Warner Bros. - Classic Film. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  4. «The History of, "The Hollywood Canteen"» www.hollywoodcanteen.net (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  5. «Bette Davis-Sariak» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  6. (Ingelesez) Krebs, Albin. (1989-10-08). «Bette Davis, a Queen of Hollywood, Dies at 81 (Published 1989)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Kanpo estekak aldatu



  Artikulu hau Massachusettsko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.