José Luis López Panizo

futbolari bizkaitarra

José Luis López Panizo (Sestao, 1922ko otsailaren 6a - Portugalete, 1990eko otsailaren 14a), Panizo izenez ezaguna, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen. Sestaoarra jaiotzez, 1939-1940 denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta. Guztira, hamabost denboraldi egin zituen hainbat futbol taldeetan. Liga bat, eta lau errege kopa irabazi zituen, guztira 327 partidu jokatuz.

José Luis López Panizo

Bizitza
JaiotzaSestao1922ko otsailaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1990eko otsailaren 14a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1939 / 1955326126
Espainiako futbol selekzio nazionala1946 / 1953142
Indautxu Kirol Elkartea1955 / 1956
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

FIFA: 55875 Edit the value on Wikidata

Espainiako futbol ligan 135 gol sartu zituen, eta 29 gol errege kopan. Espainiar selekzioarekin hamalau aldiz jokatu zuen. Athleticeko bigarren aurrealde historikoaren kidea izan zen. Interior de Seda ezizenez izan zen ezaguna, eta futbolean jolasten ibilitako urte guztietan ez zuen sekula txartel horirik jaso.

Taldeak

aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.