Ugo Foscolo
Ugo Foscolo (Zante, 1778ko otsailaren 6a - Turnham Green, Londrestik hurbil, 1827ko irailaren 10a) italiar idazlea izan zen. Aita Veneziakoa zuen, ama, berriz, Greziakoa. Foscolok haurtzaroa Dalmazian igaro zuen, eta ondoren Veneziara joan zen (1794); idazle klasikoak eta modernoak irakurri zituen eta literaturarekiko zaletasun handia izan zuen. Borroka abertzaleek erakarririk, Napoleonen Europak liluratu zuen (Ode a Buonaparte liberatore, 1797), eta Massenarekin austro-errusiarren kontra borrokan jardun zuen, eta ondoren Suitzara (1814), eta azkenik, Londresa (1816) erbesteratu zen. Foscoloren obrak erromantizismo aurreko sentiberatasuna du, antzinako edertasunaren jaierari loturik. Ultime Lettere di Jacopo Ortis (1799) obran Risorgimento garaiko borrokak goretsi zituen. Dei Sepolcri (1806) poema luzean, hildakoenganako jaierak maitasuna luzarazten duela azaltzen du. Le Grazie (1813) obra amaitu gabean Venus, Vesta eta Pallas jainkosak zeruaren eta lurraren arteko bitarteko gisa aurkezten ditu. Foscolo, bere erritmo berriekin, Italia modernoko olerkarien aitzindaria izan zen.
Ugo Foscolo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Niccolò Ugo Foscolo |
Jaiotza | Zante, 1778ko otsailaren 6a |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Turnham Green, Londres eta Turnham Green (en) , 1827ko irailaren 10a (49 urte) |
Hobiratze lekua | Tomb of Ugo Foscolo (en) Santa Croce Chiswick |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Paduako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera latina greziera modernoa frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, antzerkigilea, itzultzailea eta literatura-kritikaria |
Enplegatzailea(k) | Paviako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Accademia delle Scienze di Torino Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Izengoitia(k) | Didimo Chierico |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ugo Foscolo |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.