María Zambrano
María Zambrano Alarcón (Vélez-Málaga, Málaga, 1904ko apirilaren 22a - Madril, 1991ko otsailaren 6a) espainiar filosofo eta saiakeragilea izan zen. 1981ean Asturiasko Printzea saria jaso zuen eta 1988an Cervantes saria. XX. mendeko espainiar pentsalari garrantzitsuenetako bat izan zen.[1]
María Zambrano | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Zambrano Alarcón |
Jaiotza | Vélez-Málaga, 1904ko apirilaren 22a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Madril, 1991ko otsailaren 6a (86 urte) |
Familia | |
Aita | Blas Zambrano |
Ezkontidea(k) | Alfonso Rodríguez Aldabe (1936 - 1948) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Unibertsitate Zentrala I.E.S. Mariano Quintanilla (en) ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea eta poeta |
Enplegatzailea(k) | Instituto-Escuela Instituto de Bachillerato Cervantes (en) ![]() Residencia de Señoritas (en) ![]() Unibertsitate Zentrala Universidad Michoacana de San Nicolás de Hidalgo (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Xabier Zubiri |
Mugimendua | Las Sinsombreroa |
Genero artistikoa | saiakera olerkigintza |
![]() ![]() | |
![]() |
Bizitza aldatu
Malagako Velez-Malaga udalerrian jaio zen Maria Zambrano 1904ko apirilaren 22an. Blas eta Araceli gurasoak maisu-maistra ziren eta aitona ere. 1905ean Madrilera bizitzera joan zen familia osoa eta handik Segoviara, aitak Gramatica Castellanaren katedra lortu ostean. Hantxe eman zuen Mariak haurtzaroa eta bertan jaio zen Araceli ahizpa, bere esanetan “bizitzako poztasunik handiena”.[1]
1936an Alfonso Rodríguez Aldave historiagilearekin ezkondu zen. Espainiako Guda Zibileko eta Bigarren Gudako urte gogorrak elkarrekin eman ostean, banandu egin zen bikotea, Mariak Parisen jarraitu zuelarik gaixo zegoen ahizpa zaintzen.[1]
Espainiako Gerra Zibiletik ihesika, erbestea ezagutu zuen. Bere atzerrialdia oso luzea izan zen eta Frantzia, Kuba, Mexiko, Puerto Rico, Italia eta Suitzan bizi izan zen. 1984an Madrila itzuli eta han bizi izan zen hil arte.[1]
Formazioa aldatu
1924an Filosofia eta Letrak ikasteari ekin zion Madrilgo Unibersitate Zentralean eta 1928an doktoregoa prestatzeari. Madrileko El Liberal egunkariaren “Aire Libre” sailean hasten da kolaborazio lanak egiten. Hezkuntza Sozialeko Ligaren fundazioan hartzen du parte, bertan bokala izanez eta filosofiako klaseak ematen ditu Eskola Institutoan, txikitatik zituen osasun-arazoak etetera bultzatu zuten arte (oraingoan diagnostikoa zehatza da: tuberkulosisa). Baina Mariak bere idatzi eta kolaborazioekin jarraituko zuen.[1]
1931an Xavier Zubiriren irakasle laguntzaile izendatzen dute, honen ordezkapenak eginez 1935 arte Unibertsitate Zentraleko Zubiriren Filosofiaren Historia katedran. Sasoi honetan hasi zuen ere amaituko ez zuen bere doktorego-tesia, “Gizabanakoaren salbamena Spinozan” gai hartuta.[1]
Politika aldatu
Koalizio errepublikano-sozialistaren parte zela, 1931eko apirilaren 14ko Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren ospakizunean egon zen, baina uko egin zion PSOE alderdiren izenean diputatu gisa aritzeko proposamenari. Alderdien politikarekin ilusioa erabat galduta, aurrerantzean pentsamendura bideratuko du bere kezka politikoa: razionalismoa eta bere gehiegikeriak kritikatuko ditu bere lumarekin eta haren ordez arrazoi alternatibo eta integratzailea proposatuko du, arrazoi poetikoa hain zuzen.[1]
Idazlanak aldatu
- Horizonte del liberalismo (1930)
- Hacia un saber del alma (1934)
- Filosofía y poesía (1939)
- La confesión, género literario y método (1943)
- Hacia un saber sobre el alma (1950)
- Delirio y destino (1953an idatzia eta 1989n argitaratua)
- El hombre y lo divino (1955)
- Persona y Democracia: Una historia sacrificial (1958)
- España, sueño y verdad
- Los sueños y el tiempo
- El sueño creador
- Claros del bosque (1977)
- La tumba de Antígona (1967)
- De la aurora (1986)
- El reposo de la luz (1986)
- Los bienaventurados (1979)
- Para una historia de la piedad (1989)
- Unamuno (1940an idatzia eta 2003an argitaratua)
- Cartas de la Pièce. Correspondencia con Agustín Andreu (1970eko hamarkadan idatzia eta 2002an argitaratua)
Sariak eta aitortzak aldatu
Bere lan zabala ez zen aintzat hartu Espainian erbestetik itzuli zen arte.[1]
- 1981ean, Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzea saria jaso zuen
- 1981ean Velez-Malagako udalak, bere jaioterriak, Alaba Kutun aitortza egin zion
- 1982an Malagako Unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatuko zuen
- 1988an Cervantes saria eman zioten
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz) María Zambrano Centro Virtual Cervantes. Cvc.cervantes.es