Maruja Mallo

margolari espainiarra

Maruja Mallo (Ana María Gómez González) Viveiro, Lugo, 1902ko urtarrilaren 5a - Madril, 1995eko otsailaren 6a) margolari surrealista izan zen.[1] Espainiako barne-abangoardiaren barruan, "27ko Belaunaldiko" artistatzat hartzen da.[2]

Maruja Mallo
Maruja Mallo.JPG
Bizitza
Izen osoa Ana María Gómez González
Jaiotza Viveiro1902ko urtarrilaren 5a
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Gijón
Avilés
Kanariak
Paris
Buenos Aires
Madril
Heriotza El Perelló1995eko otsailaren 6a (93 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Escuela de Artes y Oficios de Avilés (en) Itzuli
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
(1922 -
Q62604383 Itzuli
(1922 -
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria, eskultorea, antzerkiko dekoratzailea eta irakaslea
Lan nabarmenak La verbena (The Fair) (en) Itzuli
Figuras (Figures) (en) Itzuli
Acróbata (Acrobat) (en) Itzuli
Razas (Races) (en) Itzuli
Kidetza Sociedad de Artistas Ibéricos (en) Itzuli
Q42314166 Itzuli
27ko Belaunaldia
Mugimendua surrealismoa
27ko Belaunaldia
Escuela de Vallecas (en) Itzuli
Las Sinsombreroa
Firma de Maruja Mallo.svg

IbilbideaAldatu

Lehen urteakAldatu

Justo Gomez Mallo eta Maria del Pilar Gonzalez Lorenzo senar-emazteen 14 seme-alabetatik laugarrena izan zen Maruja. Aitaren bigarren abizena erabili zuen bere neba Cristino Mallo (Tui, 1905) eskultoreak bezala.

Aitaren lana zela eta (Aduanen Kidegoko funtzionarioa), familia maiz mugitzen zen bizitokiz eta 11 urte zituela familia Avilésera joan zen bizitzera, 1913-1922 bitartean egon ziren bertan. Horrela, Mallok bere prestakuntza Arte eta Lanbide Eskolan hasi zuen eta ikasketa pribatuetan.[1] Han, Luis Bayón Avila margolariaren lagun egin zen.

1922an, hogei urte zituela, eta familia Madrilera aldatu zenean, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian hasi zen ikasten, eta han jarraitu zuen 1926ra arte: Julio Moisesen Akademia askera ere joaten zien bitartean.

Madrilen 27ko belaunaldiko artista, idazle eta zinemagileekin erlazionatu zen, hala nola; Concha Mendez, Salvador Dalí, Ernesto Giménez Caballero, Gregorio Prieto, Federico García Lorca, Margarita Manso, Luis Buñuel, María Zambrano edo Rafael Albertirekin, zeinekin harreman bat izan zuen Albertik Maria Teresa León ezagutu zuen arte. Dalik honela definitu zuen Maruja: "Erdi aingeru, erdi itsaski".[3]

Maiz joaten zen Lyceum club Femeninora.[4] Berak kontatutako pasadizo batek emakume horietako batzuen izendapena eragin zuen: Las sin sombrero .[5][6]

1927an, ama hil zen urtean, aktiboki parte hartu zuen Vallecasko lehen eskolan, (Escuela de Vallecas), Alberto Sánchez eskultorearen eta Benjamín Palencia margolariaren proposamen "plastiko-poetikoa"n [7]

1920ko hamarkada hartan literatura-argitalpen ugarirentzako lan egin zuen, hala nola Revista de Occidente, La Gaceta Literaria edo Almanaque Literario, eta hainbat libururen azalak ere egin zituen.[1] Ortega y Gasset- ek 1928an antolatu zuen bere lehenengo erakusketa Revista de Occidente saloietan, arrakasta handia izan zuena. Hamar olio-pintura erakutsi zituen eguzki, toreatzaile eta manola ugariko herriak irudikatuz, baita makinen, kirolen eta mende hasierako zinemaren estanpa koloreztatuak ere. Erakusketa gertaera kulturala izan zen Madrilen. Garai honetan, Malloren margolanek objektibotasun edo errealismo magiko berriaren ildoari jarraitzen zioten, Franz Roh-k 1925ean izenburu bereko liburu batean teorizatua.

1930eko hamarkada eta Gerra ZibilaAldatu

Albertirekin lan handia egin zuen 1931 arte, eta horren lekuko Santa Casilda (1930) eta La pájara Pinta (1932an argitaratua) drametako dekoratuak, Yo era un tonto y lo que he visto me ha hecho dos tontos (1929) eta Sermones y moradas (1930) liburuetako testigantzak. Urte hauetan Cloacas y Campanarios seriea margotu zuen, Vallecasko ikastetxearen ikuspegitik hurbil.[1]

1932an, Ikasketak Zabaltzeko Batzordetik pentsioa lortu zuen Parisera joateko. Han René Magritte, Max Ernst, Joan Miró eta Giorgio de Chirico ezagutu zituen eta André Breton eta Paul Éluardekin solasaldietan parte hartu zuen. Bere lehen erakusketa Parisen egin zen Pierre Galerian 1932an. Han hasi zen bere etapa surrealista .Bere margolanak errotik aldatu ziren eta maisutasun handia lortu zuen, hainbesteraino non Bretonek 1932an erosi zion Espantapájaros izeneko koadroa, 1929an margotutako eta espektroz jositako lana, gaur egun surrealismoaren lan handienetakotzat jotzen dena. Mallo eta Bretonen artean adiskidetasuna sortu zen, zeinek Jean Cassou, Picasso, Aragon, Jean Arp, René Magritte eta Abstracción-Création taldearekin harremanetan jarri zuen.

1933an Madrilera itzuli zen eta aktiboki parte hartu zuen Sociedad de Artistas Ibéricos elkartean. Ordurako, Frantziako gobernuak bere koadroetako bat erosi zuen Arte Modernoko Museoan erakusteko. Naturaren ordena geometriko eta barnekoarekiko interesa nabarmentzen den etapa bati ekin zion.

Urte horretan bertan, Maruja Mallok, Errepublikarekin konprometituta, irakaskuntzarako dedikazio hirukoitza garatu zuen Marrazketa irakasle gisa Arévalo Institutuan (bertan marrazketa-katedra irabazi zuen), Madrilgo Escuela Institutuan eta Madrilgo Escuela de Cerámica-n., horretarako, kontserbatzen ez diren plater sorta bat diseinatu zuen

Miguel Hernándezen lagun egin zen, elkarrekin, "Los hijos de la piedra " drama planifikatu zuten, Casas Viejas eta Asturiasko gertaeretan inspiratuta. Malloren eraginari zor zaizkio poetak El rayo que no cesa-tik atera zituen lau konposizioak, lan horretako 30 poemetatik 18 Imagen de tu huella izenpean. 1934an Parisen ezagututako Pablo Nerudarekin tratatu zuen berriro.

1935.urtean Rodolfo Halffter Clavileñoren operaren eszenografia eta figurinak prestatu zituen, estreinatzera heldu ez zena.

1936tik aurrera bere etapa eraikitzailea hasi zuen, Londresko eta Bartzelonako margolari surrealistekin erakusketak egiten jarraitu zuen bitartean. Irakasle gisa parte hartu zuen Misio Pedagogikoetan, eta bere jaioterrira, Galiziara, hurbildu zuten. Handik hilabete gutxira, Gerra Zibilak ezustean harrapatu zuen. 1936ko maiatzean, ADLANek Madrilgo San Jeronimo karrerako Eraikuntzaren Azterketa eta Informazio Zentroan antolatutako banakako hirugarren erakusketa egin zen, Cloacas y Campanariosen hamasei koadroz osatutako seriearekin, Arquitecturas minerales y vegetales hamabi lanez osatutako seriearekin eta Construcciones rurales hamasei marrazkirekin, 1949an Libreria Clan-ek argitaratu zuena, Jean Cassouren hitzaurrearekin. Garai hartan nazioarteko surrealismoaren inguruko erakusketa egin zuen Ángel Planellsekin Londresko New Burlington Galleries-en.

Gerra Zibila piztu zenean, Mallok Portugalera ihes egin zuen, non Gabriela Mistralek hartu zuen, une hartan Txilek Portugalen zuen enbaxadorea zenak. Garai honetako zeramikazko lan guztiak gerran suntsitu ziren. Handik gutxira, bere lagun Gabriela Mistralek Buenos Airesera joaten lagundu zion, Artearen Lagunen Elkartearen gonbidapen bat jaso ondoren, hitzaldi batzuk eman zituen, arte plastikoetako formaren prozesu historikoaz, Montevideon eta Buenos Airesen, horrela eman zion hasiera bere erbesteratzeari.

ErbesteanAldatu

Argentinan errekonozimendu azkar bat jaso zuen, Victoria Ocampok zuzendutako Sur abangoardiako aldizkarian kolaboratu zuen, non Borgesek ere parte hartzen zuen. Asko bidaiatu zuen, Uruguay eta Buenos Airesen artean bizi izan zen, diseinatzen eta margotzen. Parisen, Brasilen eta New Yorken ere egin zituen erakusketak.Sorpresa del trigo-rekin hasitako ibilbideari Arquitectura humana, Canto de espigas eta Mensaje del mar lanek jarraitu zioten, La Serie Marina margotu zuen, ilargiko harmoniak zilar eta gris koloretan.Garai honetako beste eragin bat La Serie Terrestre lanean islatzen den eguzkia da, eguzki harmoniak, okreetan eta urreztatuetan. Las Máscaras sailean, Mallo zuzenean Ameriketako kultu sinkretikoetan inspiratu zen.

Bere lagun Alfonso Reyesekin egin zuen topo, Mexikoko enbaxadorea Argentinan, eta berarekin egon zen 1938ra arte, Mexikora itzuli zen arte. 1938ko abuztuaren 2an Alfonso Reyesen Cantata en la tumba de Federico García Lorca estreinatu zen Jaime Pahissaren musikarekin eta Marujaren eszenografiarekin. Urte berean Sur aldizkariak bere hitzaldia argitaratu zuen Lo popular en la plástica española a través de mi obra. Hurrengo urtean berriz Losada argitaletxeak liburu batean argitaratu zuen.

1939an Txileko Santiagora joan zen eta han hainbat konferentzia emateko gonbidapena jaso zuen. Herrialde honetako egonaldia aprobetxatu zuen Valparaíso bisitatzeko eta Txileko hondartzak ezagutzeko. Buenos Airesko Marrazketa eta Ilustrazio Museoak paper gaineko bi tempera ditu bere bilduman, animalia erdi erreal eta erdi fantastikoak irudikatuz. Emakumeen erretratuak margotzen hasi zen, Estatu Batuetako pop artearen aitzindari bihurtuz. 1940an berriro Montevideora bidaiatu eta Punta del Este eta Punta Ballena hondartza atlantikoak bisitatu zituen.

1942an Maruja Mallo liburua argitaratu zen, Ramón Gómez de la Sernaren aldez aurreko testu batekin, non egilearen testuak erreproduzitzen diren. 1945ean, Txilera bidaiatu zuen eta Viña del Mar eta Pazko uhartera joan zen, Pablo Neruda adiskidearekin batera, Buenos Airesko zinema batean horma-irudi baten enkargua egiteko inspirazio bila. 1948ko urriaren 11n erakusketa egin zuen New York-eko Carroll Carstairs Gallery-n. 1949an Argentina utzi eta New Yorkera joan zen bizitzera. 1950eko martxoan Pariseko Galerie Silvagni-n egon zen eta, 1959an, Buenos Airesko Bonino Galerian. Azkenean, 1962an itzuli zen Espainiara, hogeita bost urte erbestean egin ondoren .

Espainiara itzuleraAldatu

Madrilen instalatu zen eta bertan, urrian, erakusketa egin zuen Mediterráneo galerian. Revista de Occidenterako bineten marrazketari berrekin zion. Espainiako pinturari buruzko hainbat erakusketatan sartu zuten, eta garai hartako solasaldietan eta kultur munduan maiz agertzen zen. 1979an, bere lanaren erakusketa antologikoa egin zen. Bertan, Los moradores del vacío bere azken serie piktorikoaren argazkiak erakutsi ziren.

1995eko otsailaren 6an Madrilen hil zen laurogeita hamahiru urte zituela. [8]

Sariak eta ohoreakAldatu

  • 1982an, Arte Ederretako merezimenduaren Urrezko Domina, Kultura Ministerioak emana eta Madrilgo Arte Plastikoen Saria.[9]
  • 1990ean Madrilgo Erkidegoko Urrezko Domina .
  • 1991an Galiziako Domina .
  • 1992an, 90. urtebetetzea zela eta, erakusketa bat egin zen Madrilgo Guillermo de Osma galerian, lehenengo aldiz Amerikan erbesteratutako garaian margotutako koadro sorta erakutsiz.
  • 1993an erakusketa antologiko handi bat egin zen Santiagon, Arte Garaikideko Galiziako Zentroak inauguratu zuena. Geroago, Buenos Aireseko Arte Ederretako Museora eraman zuten erakusketa.[10]
  • 2010ean, Casa das Artes de Vigo-k erakusketa antologikoa antolatu zuen San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiarekin batera.

LanakAldatu

  • La verbena (1927)
  • La kermesse (1928)
  • Canto de las espigas (1929)
  • La huella (1929)
  • Tierra y excrementos (1932)
  • Sorpresa en el trigo (1936)
  • Figuras (1937)
  • Cabeza de mujer (1941)
  • Máscaras (1942)
  • Serie Las naturalezas vivas (1942)
  • El racimo de uvas (1944)
  • Oro (1951)
  • Agol (1969)
  • Geonauta (1975)
  • Selvatro (1979)
  • Concorde (1979)
  • Máscara tres-veinte (1979)
  • Airagu (1979)
  • Acróbatas macro y microcosmos (1981)
  • Acróbatas (1981)
  • Protozaorios (1981)
  • Panteo (1982)
  • Acróbata (1982)
  • Protoesquema (1982)
  • Razas (1982)
  • Viajeros del éter (1982)


GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d «Maruja Mallo» web.archive.org 2007-01-29 . Noiz kontsultatua: 2020-05-15.
  2. (Gaztelaniaz) Belausteguigoitia, Santiago. (2004-01-23). «Dos escritoras de la Generación del 27» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-05-15.
  3. (Gaztelaniaz) Diego, Estrella de. (2017-09-02). «La vida vanguardista de Maruja Mallo» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-05-15.
  4. (Gaztelaniaz) Fuera de orden: mujeres de la vanguardia española : Madrid, 10 de febrero - 18 de abril de 1999 : María Blanchard, Norah Borjes, Maruja Mallo, Olga Sacharoff, Ángeles Santos, Remedios Varo.. Fundación Cultural MAPFRE Vida 1999 ISBN 978-84-89455-27-6 PMC 41406707 . Noiz kontsultatua: 2020-05-15.
  5. (Gaztelaniaz) Mendoza, Sofía Pérez. «Sin nombre y sin sombrero: las artistas borradas de la Generación del 27» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2020-05-15.
  6. (Gaztelaniaz) «Maruja Mallo» HA! . Noiz kontsultatua: 2020-05-15.
  7. VARIOS AUTORES. Catálogo de la exposición Forma, palabra y materia en la poética de Vallecas. Diputación de Alicante (Alicante, 2011). ISBN 978-84-96979-82-6.
  8. ISSN 1134-6582.
  9. «BOE.es - Documento BOE-A-1982-5337» www.boe.es . Noiz kontsultatua: 2020-05-15.
  10. (Gaztelaniaz) Mallo, Maruja; Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales (España); Casa de las Artes (Vigo); Real Academia de Bellas Artes de San Fernando. (2009). Maruja Mallo: Casa das Artes, Vigo, 10 de septiembre de 2009-10 de enero de 2010, Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, Madrid, 26 de enero - 4 de abril de 2010.. Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales ISBN 978-84-92827-37-4 PMC 955146874 . Noiz kontsultatua: 2020-05-15.
  11. www.laopinioncoruna.es . Noiz kontsultatua: 2020-05-15.
  12. https://www.streetdir.es/ES/Andalucia/Provincia-De-Almeria/Almeria/Strassen/Calle-Maruja-Mallo/
  13. «Calle Maruja Mallo, Mérida, Provincia de Badajoz, Extremadura, España» web.archive.org 2015-04-04 . Noiz kontsultatua: 2020-05-15.

BibliografiaAldatu

  • AA.VV. (1999). Fuera de orden. Mujeres de la Vanguardia Española. Catálogo de la exposición. Madrid: Fundación Cultural MAPFRE VIDA.
  • Azcoaga, E. (octubre de 1979). «La vuelta de Maruja Mallo». Arteguía (Madrid).
  • Bonet, J.M. (agosto/septiembre de 2009). «De la verbena a Vallecas: Divagaciones en torno a la primera Maruja Mallo». Arte y Parte (82): 33-36.
  • Bonet, J.M. (25 de octubre de 1983). «Maruja Mallo, pura y genial paradoja». El País (Madrid).
  • Calvo Serraller, F. (25 de septiembre de 1983). «Maruja Mallo, invencible en su sueño». El País (Madrid).
  • Carnero Vázquez, Mª O. (1995). Maruja Mallo: la gran ignorada en Galicia. Lugo: Diputación Provincial de Lugo.
  • Cassou, J. (1949). «Maruja Mallo». Arquitecturas (Madrid: Librería Clan).
  • Córdova Iturburu (9 de noviembre de 1939). «Una inteligencia a la caza de la armonía: Maruja Mallo». El Sol (Buenos Aires).
  • Corredoira, P., ed. (1993). Maruja Mallo, cat. exp. Santiago de Compostela: Xunta de Galicia.
  • De Diego, Estrella (2008). Maruja Mallo. Madrid: Fundación Mapfre.
  • Ferris, José Luis (2004). Maruja Mallo, la gran transgresora del 27. Madrid: Temas de Hoy.
  • Gómez de la Serna, Ramón (1942). Maruja Mallo, 1928-1942. Buenos Aires: Losada.
  • Huici March, Fernando; Pérez de Ayala, Juan, eds. (2010). Maruja Mallo. Madrid: Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales.
  • Mallo, Maruja (marzo de 1935). «Plástica escenográfica». Gaceta de Arte (Tenerife).
  • Mallo, Maruja (25 de septiembre de 1941). «Entrevista». Mundo Uruguayo (Montevideo).
  • Mallo, Maruja (1947). «La ciencia de la medida y otros temas». Nuevo Continente (Buenos Aires) 1.
  • Mallo, Maruja (agosto-septiembre de 1936). «La plástica». O.U. Revista de Cultura Moderna (México).
  • Mallo, Maruja (noviembre-diciembre de 1937). «Proceso histórico de la forma en las artes plásticas». Grafos (La Habana).
  • Mangini, Shirley (2012). Maruja Mallo y la vanguardia española. Madrid: Circe.
  • Muñoz López, Pilar (2003). Mujeres españolas en las artes plásticas. Pintura y escultura. Madrid: Síntesis.
  • Olalla, Ángela; Enríquez de Árbol, Carlos (abril-mayo de 1993). «Maruja Mallo, entre la tradición y la vanguardia». Cuadernos Hispanoamericanos (Madrid) (514-515).
  • Pérez de Ayala, Juan, ed. (2002). Maruja Mallo. Naturalezas vivas 1941-1944. Vigo: Fundación Caixa Galicia/Galería Guillermo de Osma.
  • Rivas, F., ed. (1992). Maruja Mallo, cat. exp. Madrid: Galería Guillermo de Osma. pp. 31-43.
  • Vidal, C. (1999). Maruja Mallo. Vigo: A Nostra Terra.
  • Yáñez Anlló, L. (1995-1996). «El arte de Maruja Mallo y sus obras en el Museo de Lugo». Boletín do Museo Provincial de Lugo (Lugo: Diputación Provincial de Lugo) (7): 279-296.
  • Zanetta, M.A. (2006). La otra cara de la vanguardia. Estudio comparativo de la obra artística de Maruja Mallo, Ángeles Santos y Remedios Varo. Lewiston: Edwin Mellen Press.

Kanpo estekakAldatu

  • Maruja Mallo 1980ko apirilaren 14an La 2 ( TVE ) A fondo programaren Joaquín Soler Serranorekin .