Ireki menu nagusia
Artikulu hau AEBetako Los Angeles hiriko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bel-Air (Paris)».
Bel Air auzoko mendebaldeko sarrera.

Bel Air (maiz modu okerrean Bel-Air idatzia) AEBtako Kalifornia estatuko Los Angeles hiriko luxuzko auzo bat da, hiriaren erdigunetik 19 kilometro mendebaldera. 1923an Alphonzo E. Bellek aberatsentzako bizileku hau eraiki zuen, Beverly Hills eta Holmby Hills auzoekin batera "Golden Triangle" ("Urrezko Hirukia") deritzon eremua osatzen dutelarik.

Eduki-taula

EtxebizitzakAldatu

Bel Air auzoan eremu guztiko etxalde luxuzkoenak kokatzen dira, jabetzek 20 miloi dolar baina gehiagoko balioa izan dezakete (55 milioi dolar balio fuen Meg Ryan aktorearen etxaldea nabarmentzen da).

Bel Air auzoan pertsona ospetsu ugari bizi dira, tartean Lady Gaga, Lana Del Rey, Mariah Carey, Avril Lavigne, Ronald Reagan presidente ohia 668 St. Cloud Road kalean (antzina 666 zenbakia zeraman, baina ustezko deabruzko zenbakia zenez aldatua izan zen) edota Michael Jackson, abeslari honen behin betiko bizilekua Bel-Air auzoan zegoelarik. Jennifer Aniston aktoreak ere auzo honetan etxaldea erosi berri du.

DemografiaAldatu

2000an burututako azken erroldaren arabera auzoan 7.928 lagun bizi ziren, horietatik %86,24a arraza zurikoak ziren, %1,93a arraza beltzakoak, %0,06a indiarrak, %6,84 asiar arrazakoak, eta %4,80a beste arraza batzutakoak ziren. Biztanleriaren %4.65a hispaniar jatorrikoa zen.

TelebistaAldatu

1990eko hamarkadan Will Smith aktoreak antzeztu eta auzo honetan bertan girotua dagoen The Fresh Prince of Bel-Air telesailari esker Bel Air auzoa nazioartean ezagun bilakatu zen.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu