Zoe Rosinach Pedrol

espainiar farmazeutikoa, lehen emakumea Farmazian doktorea zena

Zoe Rosinach Pedrol (Lleida, 1894ko otsailaren 6a - Zaragoza, 1973ko urtarrilaren 31) Espainiako lehen emakume Farmazian doktorea izan zen.

Zoe Rosinach Pedrol
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakZoe Rosinach Pedrol
JaiotzaLleida1894ko otsailaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaZaragoza1973ko urtarrilaren 31 (78 urte)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaFrancisco Castro Pascual (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakfarmazialaria eta mikrobiologoa

Biografia aldatu

Zoe Rosinach familia kultu eta liberal batean jaio zen, eta lehen alaba izan zen, bi anaien ondoren: Pablo Rosinach haginlari ibiltariaren eta Carmen Pedrol emaginaren ondoren.[1][2]

Lleidako Institutu Orokor eta Teknikoan ikasketak amaitu zituenean, Zoe Rosinach Bartzelonako Unibertsitatean Farmazia ikasteko matrikulatu zen 1913-1914 ikasturtean[1], emakumearen presentzia unibertsitatean oraindik aparteko zerbait zen garaian. Ikasketa irregularren ostean, Analisi Kimikoa irakasgaiarengatik, Madrilgo Unibertsitate Zentralean amaitu behar izan zuen Farmaziako lizentziatura 1917an. Hala ere, 1920an, Alfontso XIII.en Higiene Institutu Nazionalean ikertzaile gisa urtebete egin ostean, doktorego tesia defendatu zuen Madrilgo Unibertsitate Zentraleko Mikrobiologia Katedran eta Farmaziako Espainiako lehen emakume doktore bihurtu zen.[1][2][3]

Madrilera egin zuen bidaia batean Pedro Baringo Alcolea ezagutu zuen eta 1921ean ezkondu ziren. Terueleko Albalate del Arzobispo herrira bizitzera joan zen bikotea, bere senarra mediku zen udalerrira. 1930ean Zoe Rosinach-ek Terueleko Farmazialarien Kolegioan izena eman zuen eta handik bi urtera bere farmazia ireki ahal izan zuen Albalaten.[1][2]

1936an familia Zaragozara joan zen segurtasun bila, Pablo Rosinach eskuindartzat jotzen zutelako atentatu bat izan ondoren, baina han kontrakoa leporatu zioten (ezkertiarra izatea) eta atxilotu egin zuten.[1][2] Urte zailak izan ziren bikotearentzat. Urte horretan bertan, Zoe Rosinach Zaragozako Botikarien Kolegioan sartzen saiatu zen, baina 1937a arte ez zuen erantzunik jaso. 1938an lortu zuen Zaragozan farmazia irekitzeko baimena, Aragoiko Gorteen kaleko 1 zenbakian. 1941an, Hernán Cortés kaleko 34. zenbakira aldatu zuen farmazia, eta han izan zuen 1973an hil zen arte.[1][2][4]

Botikari gisa, bezeroentzako produktuak berak prestatzea gustuko zuen.[1][2]

Zoe Rosinach eta Pedro Baringok bi seme-alaba izan zituzten. Zaharrenak, Joaquínek, bere amaren farmazia izan zuen 1983ra arte (transferitu zen urtea). Bigarrenak, Pedrok, Zuzenbidea ikasi zuen eta Zaragozako Probintziako Diputazioaren presidente izan zen.[1][2]

Feminismoa aldatu

Zoe Rosinach-ek Espainiako lehen mugimendu feministetan parte hartu zuen. Hori horrela, 1920an Clara Campoamor-rek zuzentzen zuen elkartearen, Madrilgo Unibertsitate Feministako Gazteriaren, idazkari izendatu zuten eta urte batzuk aurrerago Bartzelonan ordezkaritza sortu zuen, bere ahizpa Paurekin batera.[2][5]

Argitalpenak aldatu

  • 1920: Bacilos diftérico y pseudo-diftérico. Zaragoza: Coso. Madrilgo Unibertsitate Zentralean aurkeztutako doktorego tesia.

Aitortzak aldatu

Farmazian lortutako doktoregoagatik, 1920an bertan aitortza ugari jaso zituen garaiko prentsan, adibidez <i id="mwVA">Blanco y Negro</i> aldizkarian,[1][2] eta Farmazeutikoen Aldizkari Ofizialean[2] bere argazkia argitaratu zuten zorionekin batera.

Lleidan, bere jaioterrian, lorategi batzuei eman zieten bere izena. 2003an hiri honetako Farmazialarien Elkargoak omenaldia eskaini zion Paeria Jauregian.[6]

Aragoiko beste leku batzuetan ere oroitua da: kale baten izenak gogoratzen du Albalate del Arzobispo herrian[1] eta, 2009az geroztik, beste batek Zaragozan.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i j Campos, Lola. (2001). «Zoe Rosinach Pedrol: Lérida, 1894, Zaragoza, 1973: Una vida en la botica». Mujeres aragonesas. Zaragoza: Ibercaja, 131-136 or. ISBN 84-8324-111-0..
  2. a b c d e f g h i j Casals Bergés, Quintí. (2009). «Zoe Rosinach Pedrol (Lleida, 1894 - Saragossa, 1973): Primera doctora espanyola en farmàcia». In Conxita Mir (ed.) Lleida és femení: Dones per a la història. Lleida: Alfazeta, 105-113 or. ISBN 9788493707019..
  3. Mosso Romeo, María de los Ángeles. (2000). «II. La primera Cátedra de Microbiología de la Universidad Española». In Colegio Oficial de Farmacéuticos de Madrid; Fundación Ramón Areces; Comunidad Autónoma de Madrid, Viceconsejería de Patrimonio (ed.) Un siglo de Microbiología en la Universidad Española. Madril: Departamento de Microbiología II, Facultad de Farmacia, Universidad Complutense de Madrid, 60-61 or. ISBN 84-699-2878-3..
  4. Franco, Marta. (2009-02-27). «Una pionera en el campo de la farmacia» El Periódico de Aragón (Zaragoza).
  5. Núñez Valdés, Juan; Arroyo Castilleja, María; Alonso Álvarez-Rementería, Alejandro. (2014). «Primeras mujeres farmacéuticas en España». In R. Lacalle Zalduendo, J.M. Pérez Tornero eta J.C. Suárez Villegas (ed.) II Conferencia Internacional sobre género y comunicación. Libro de Actas.. Sevilla: Dykinson, 818-831 or. ISBN 978-84-9085-030-5..
  6. Ajuntament de Lleida. (2013-12-15). Homenatge a la figura de Zoe Rosinach: Lleidatana i primera doctora en farmàcia a Espanya. .
  7. Romeo Pemán, Carmen; Álvarez Roche, Gloria; Baselga Mantecón, Cristina; Gaudó Gaudó, Concha. (2010). «Biografías y calles: Rosinach Pedrol, Zoé». In Casa de la Mujer (koord.) Callejero: la Zaragoza de las mujeres.. Zaragoza: Ayuntamiento de Zaragoza, Área de Servicios Públicos y Acción Social, 90 or. ISBN 978-84-8069-535-0..

Bibliografia aldatu

    • Ajuntament de Lleida (2013-12-15). «Homenatge a la figura de Zoe Rosinach: Lleidatana i primera doctora en farmàcia a Espanya».
    • Campos, Lola (2001). «Zoe Rosinach Pedrol: Lérida, 1894, Zaragoza, 1973: Una vida en la botica». Mujeres aragonesas. Zaragoza: Ibercaja. 131-136. ISBN 84-8324-111-0.
    • Casals Bergés, Quintí (2009). «Zoe Rosinach Pedrol (Lleida, 1894 - Saragossa, 1973): Primera doctora espanyola en farmàcia». In MIR, Conxita (ed.) Lleida és femení: Dones per a la història. Lleida: Alfazeta, 105-113. ISBN 9788493707019.
    • Club de Opinión La Sabina ([ca. 2011]). «Zoe Rosinach Pedrol». (2015-12-09an kontsultatua).
    • Franco, Marta (2009-02-27). «Una pionera en el campo de la farmacia». El Periódico de Aragón (Zaragoza).
    • Mosso Romeo, María de los Ángeles (2000). «II. La primera Cátedra de Microbiología de la Universidad Española». In Colegio Oficial de Farmacéuticos de Madrid; Fundación Ramón Areces; eta Comunidad Autónoma de Madrid, Viceconsejería de Patrimonio (ed.) Un siglo de Microbiología en la Universidad Española. Madril: Departamento de Microbiología II, Facultad de Farmacia, Universidad Complutense de Madrid. 60-61. ISBN 84-699-2878-3.
    • Núñez Valdés, Juan; Arroyo Castilleja, María; Alonso Álvarez-Rementería, Alejandro (2014). «Primeras mujeres farmacéuticas en España». In R. Lacalle Zalduendo, J.M. Pérez Tornero eta J.C. Suárez Villegas (ed.) II Conferencia Internacional sobre género y comunicación. Libro de Actas. Sevilla: Dykinson. 818-831. ISBN 978-84-9085-030-5.
    • Romeo Pemán, Carmen; Álvarez Roche, Gloria; Baselga Mantecón, Cristina; Gaudó Gaudó, Concha (2010). «Biografías y calles: Rosinach Pedrol, Zoé». In Casa de la Mujer (koord.) Callejero: la Zaragoza de las mujeres. Zaragoza: Zaragozako udala, Área de Servicios Públicos y Acción Social. 90. or. ISBN 978-84-8069-535-0.
    • «Rosinach Pedrol, Zoé». Gran enciclopedia aragonesa. Zaragoza: El Periódico de Aragón. 2009-02-27.

Kanpo estekak aldatu