Jean Fernel
Jean François Fernel (Montdidier, Somme, Frantzia, 1497 - Paris, Frantzia, 1558ko apirilaren 26a) frantses astronomo, matematikari eta sendagilea izan zen.
Jean Fernel | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Montdidier, 1497 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Paris, 1558ko apirilaren 26a (51/52 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Medikuntza Eskola |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, matematikaria, medikua eta anatomista |

Biografia aldatu
Antzinakoen (Eratostenes) metodoak erabiliz, meridianoaren graduaren luzera zehaztu nahi izan zuen, Eguzkiaren eguerdiko garaiera neurtuz eta Paris-Amiens arteko distantzia kalkulatuz.
Bere mendeko sendagile garrantzitsuenetako bat izan zen; fisiologiari buruzko lehen monografia modernoa egin zuen (De naturali parte medicinae, 1542). Poitiersko Diana sendatu ondoren, Henrike II.aren mediku izendatu zuten.
Erreferentziak aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Fernel |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.