Lindita Ahmeti (mazedonieraz: Линдита Ахмети; Prizren, 1973ko apirilaren 26a[1]Skopje, 2024ko apirilaren 8a[2]) albaniar jatorriko mazedoniar poeta eta itzultzailea izan zen[3].

Lindita Ahmeti

Bizitza
JaiotzaPrizren1973ko apirilaren 26a
Heriotza2024ko apirilaren 8a (50 urte)
Hezkuntza
HeziketaSs. Cyril and Methodius University of Skopje (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta poeta

Bizitza

aldatu

Xhabir Ahmeti idazlearen alaba eta Luran Ahmeti aktorearen arreba, Lindita Ahmeti Prizrenen (Jugoslavia) jaio zen[3]. Filologia klasikoa ikasi zuen Skopjeko San Zirilo eta San Metodio unibertsitatean[2]. Geroago Tetovoko Unibertsitatean aritu zen irakasle.

1990eko hamarkadaren hasieran poesia idazten hasi zen albanieraz eta mazedonieraz, eta geroago bulgarieraz ere. Guztira 10 bilduma baino gehiago argitaratu zituen. Horrez gain, Katica Kulavkovaren idazlanak albanierara itzuli zituen[4].

Skopjen bizi zen eta lan egin zuen[5]. 2024ko apirilaren 8an hil zen, hainbat idazlan amaitu gabe utziz[2].

Sariak

aldatu
  • 2022: «Urriaren 11» Saria[6]
  • Mjedra dhe bluz (1993, albanieraz)
  • Ishulli adular (1996, albanieraz)
  • Камена месечина (1998, mazedonieraz)
  • Brezi i Zonjës (2000, albanieraz)
  • Син сон (2002, mazedonieraz)
  • Vetë përballë Erosit (2004, albanieraz)
  • Призивање во април (2007, mazedonieraz)
  • Lulja Alba : poezi të zgjedhura (2008, albanieraz)
  • Пролетен копнеж (2008, bulgarieraz)
  • Утрешните монети (2011, mazedonieraz)
  • Dhoma pa derën dalëse (2015, albanieraz)
  • Nga mështeknaja e babait me mallëngjim (2016, albanieraz)
  • Mbrojtja e Hekubës (2020, albanieraz)

Erreferentziak

aldatu
  1. (Albanieraz) Peçi, A. «Intervista/ Lindita Ahmeti: Poezia është një mrekulli. Ky është HEROI im» Aktuale 2016-09-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-09-17) (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
  2. a b c (Mazedonieraz) Битиќи, Енис. «Линдита Ахмети - поетесата која се задлабочи во митологијата, ја надмина реалноста» Koha 2024-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
  3. a b (Albanieraz) «Ndërron jetë poetesha Lindita Ahmeti» Telegrafi 2024-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
  4. (Mazedonieraz) Аџиовски, Вангел. (2021). Академик Катица Ќулавкова библиографија (1973–2020/21). Скопје: Библиотека на Ману, 494 or. (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
  5. (Mazedonieraz) Македонска енциклопедија. 1 Скопје: Македонска академија на науките и уметностите, 104 or. ISBN 978-608-203-023-4..
  6. (Mazedonieraz) «Наградата „11 октомври“ за Методи Чепреганов, Линдита Ахмети, Томислав Османли и Мице Јанкуловски» Сакам да Кажам 2022-09-28 (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).

Kanpo estekak

aldatu